Edukira joan

Salchipapa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Salchipapa (saltxitxa eta patata) Hego Amerikako janari azkarra da, txistorra xerra frijituekin eta patata frijituekin osatua. Platera saltsa ezberdinekin zerbitzatzen da, hala nola maionesa, ketchup, mostaza, oliba krema eta piperrekin. Salchipapa ohikoa da hainbat lekuetan baina bereziki Argentinan, Bolivian, Txilen, Kolonbian, Ekuadorren, Perun eta Venezuelan.

Herrialde bakoitzeko aldaerak

Perun, salchipapa prestatzeko modu asko daude, jatorriko lekua denez gende asko modu desberdinean egiten dute. Ekuadorren, aldaera ezagun bat papipolloa da, patatak eta oilaskoa konbinatzen dituena. 2019an, munduko salchipapa handiena Quito-n prestatu zen. Venezuelan, choriyucan ezaguna da, patataren ordez txorizoa eta yuca (egosia edo frijitua) erabiltzen dituena.

Nutrizio edo osasun ikuspegia

Salchipapa plateraren kaloriak anoa bakoitzeko (kcal) 784 dira. Osagai nagusiak patata eta saltxitxa dira, baina aldaerak daude, hala nola txoripapa (txorizoa) eta salchipollo (oilaskoa).

Errezeta

Errezetaren informazioa:

- Prestatzeko denbora: 10 minutu

- Sukaldatzeko denbora: 25 minutu

- Denbora osoa: 35 minutu

- Anoak: 2

- Kategoria: Aperitiboa

- Sukaldaritza: Latinoamerikarra

2 lagunentzako saltxitxak egiteko osagaiak:

- 400g patata

- Ekilore olio ugari frijitzeko

- 6 saltxitxa

- Gatza gustura

- Piperbeltz eho pixka bat

- 40g ketchup

- 40g mostaza

- 40g maionesa

Kultur eragina eta ospakizunak

Liman, 1950eko hamarkadan, Piano Bar Munich izeneko jatetxe batean saltzen hasi zen "Piqueo Munich" izenarekin, Hans eta Helga bikote suitzar-alemaniarrak jabetzan, eta geroago kaleko janari bihurtu zen. Azaroaren hirugarren igandea "Salchipapa Eguna" bezala ospatzen da. 2024ko ekainetik, lau eguneko Salchipapa Jaialdia urtero egiten da Barranquillan, Kolonbian. 25 jatetxe baino gehiagok parte hartzen dute ekitaldian, 64.000 pertsona baino gehiago erakarriz eta mila milioi peso baino gehiagoko salmentak sortuz. 53.000 salchipapa baino gehiago prestatzen dira. Horrez gain, hainbat jarduera egiten dira, hala nola jateko eta dantzatzeko lehiaketak. 2024an, Kolonbiako salchipapa handiena prestatu zen, 8 metro baino gehiagoko luzera zuena eta 9 proteina baino gehiago zituena.

Nazioarteko aldaera gehiago

Norbaitei saltxitxa gustatzen ez bazaio beste aldaerak existitzen dira, adibidez: Txoripapa: Aldaera honek txorizoa erabiltzen du saltxitxa ordezkatzeko. Salchipollo: Aldaera honek oilasko xehatua gehitzen du.

Prezio tarteak eta kale-janariaren ekonomia

Salchipapa kaleko janari azkarra da, eta prezioak herrialde eta kokapenaren arabera aldatu egiten dira. Ohiko prezioak 2-5 dolar artean daude, baina ekitaldi berezietan edo turistikoetan, prezioak igo daitezke.

Iturriak / Erreferentziak

https://www.peru.travel/es/eventos/dia-de-la-salchipapa#:~:text=La%20historia%20de%20la%20Salchipapa,quer%C3%ADas%20destacar%20sobre%20tus%20competidores.

https://bonviveur.com/es/recetas/salchipapas

https://productosdeldia.com/blogs/recetas/salchipapas-seductoras

https://ninos.kiddle.co/Salchipapa#Otros_ingredientes_para_personalizar_tu_Salchipapa