Salda primitibo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Salda primitiboa edo jatorrizko salda Aleksandr Oparin biologo errusiarrak 1924an estreinakoz erabilitako hitza da, bizia agertu aurretik Lurreko ozeanoetan zegoen gaia izendatzeko.

"Lur gaineko biziaren jatorria" lanean, Oparinek teoria kimiosintetiko izeneko hipotesia plazaratu zuen. Bere ustez, Lurreko antzinako atmosfera erreduktorea zen, oxigenorik gabekoa. Konposatu erreduktoreek, energia ematerakoan, haien artean erreakzionatu zuten molekula organiko batzuk sortuz.

Miller eta Urey esperimentuaren ostean (1953an) jakina da Lurreko antzinako atmosfera osatzen zuten gas erreduktoreek (NH3, CH4, H2...), deskarga elektrikoak jasotzerakoan, aminoazido eta beste molekula organiko batzuk sortzen dituztela. Duela 4.000 milioi urte antzinako Lurrean hori gertatu zen, eta sortutako molekula organikoak -euriak eramanda- ozeanoetan pilatu ziren. Garai hartan Lurrean bizidunik ez zegoenez, sortutako molekula organikoak ez ziren erabili, eta kopuru handitan metatu ziren ozeanoetan, salda primitibo izenekoa osatuz.

Oparinen ustez lehenengo bizidunak salda primitibo horretan sortu ziren, eta salda hori izan zen bizidun horien elikagaia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]