Salitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salitis
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVII. mendea
HeriotzaK.a. XVII. mendea ( urte)
LeinuaEgiptoko XV. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Salitis, gobernari hikso bat izan zen, K.a. 1630etik K.a. 1615 arte gobernatu zuena, eta, Flavio Joseforen arabera, Egiptoko XV. dinastiaren sortzailea izan zena, Hikso Handiena ere deitua.

Flavio Josefok, Manetoni kopiatuz, Salitis deitzen du.

« Tutimeosen erregealdian, ezagutzen ez dudan arrazoi bategatik, Jainkoak jo gintuen, eta, batere espero gabe, arraza ezezaguneko gizon batzuk, ekialdetik zetozenak, ausarkeriaz gure herrialdea inbaditu zuten, indarraren bidez menderatu zutena, zailtasunik eta borrokarik gabe... euretako bat izendatu zuten errege, honen izena Salitis zelarik. Flavio Josefo: Apionen aurka, I.14 »


Sexto Julio Afrikanok, beste honako hau idatzi zuen: Errege hauetako lehenak, Saites izenekoa, 19 urteko erregealdia izan zuen, eta beragandik jasaotzen du izena nomo saitarrak.

Behe Egiptoko erregea, basailu bezala, Egiptoko XIII. dinastiako azken gobernariak zein Egiptoko XVII. dinastiako lehen errege tebastarrak mantendu zituen. Kushen edo Nubian sortu ziren erresuma independenteetako zenbait gobernarirekin aliatu zen.

Jürgen von Beckerathek Sekhaenra bezala identifikatzen du, Sharek bezala Borchardtek, eta Samuqenu bezala Ryholtek, eskarabeo hiksoetan hieroglifo idazkeran aurkitutako izenak.


Aurrekoa
Egiptoko XIII. dinastia, Egiptoko XIV. dinastia
Egiptoko faraoia
Egiptoko XV. dinastia
Ondorengoa
Bnon