Sally Floyd

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sally Floyd
Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jarduerak
Jarduerak informatikaria
Enplegatzailea(k) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jasotako sariak

Sally Floyd zientzialari informatikari bat izan da, estatubatuarra. 2009. urtean erretiroa hartu zuen, Berkeley-ko International Computer Science Institute-n (Kalfornia) ikelaria zela.  Ezaguna da batez ere bere Interneten kongestio-kontrolari buruzko lanengatik. 2007. urtean, Informatikako lan zientifikoetan gehien aipatzen diren 10 ikerlarien artean zegoen. [1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1971. urtean lortu zuen bere Soziologiako titulazio unibertsitarioa University of California-Berkeley-n (BA titulua). 1984. urtean Computer Science master titulazioa lortu zuen, eta 1987.ean doktorea bilakatu zen, arlo berean, eta biak UC-Berkeley unibertsitatean ere. [2]

 Sally Floyd ezaguna da kongestio-kontrola lantzeagatik. Berak asmatu zuen RED estrategia (Random Early Detection), eta, Van Jacobson-ekin batera, hasiera eman zion AQM esparruari (Active Queue Management) sareen munduan. Egungo Interneteko bideratzaile gehienek egikaritzen dute RED edo bere aldaeraren bat kongestioak kudeatzeko. Sally Floyd-ek asmatu zuen atzerapenaren aldakortasuna (delay jitter) gehitzea denboragailuei, sinkronizazioa ekiditeko.

1997. urtean, Sally Floyd-ek, Vern Paxson-ekin batera, ezarri zuen sareko topologia ez ezagutzea zela oztoporik handiena Interneten funtzionamendua ulertzeko. Bere lan horregatik irabazi zuen, 2001. urteko IEEE Communication Society's William R. Bennett Prize Paper Award saria.

Bere beste ekarpen esanguratsu batzuk, beste ikerlariekin batera, honako tekniken estandarizazioak dira: TCP Selective acknowledgement (SACK), Explicit Congestion Notification (ECN), Datagram Congestion Control Protocol (DCCP) and TCP Friendly Rate Control (TFRC).Internet Advisory Board delakoan parte hartu du.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007 - SIGCOMM Award from the ACM Special Interest Group on Data Communications. Recognized as most prestigious award to a scientist in computer networking.
  • IEEE Communication Society's William R. Bennett Prize Paper Award for "Difficulties in Simulating the Internet", by Floyd and Vern Paxson
  • 2005- IEEE Internet Award

Beren artikulurik onenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • S Floyd & V Jacobson, "Random Early Detection Gateways for Congestion Avoidance", IEEE/ACM Transactions on Networking (1993)
  • S Floyd & K Fall, "Promoting the Use of End-to-End Congestion Control in the Internet", IEEE/ACM Transactions on Networking (1993)
  • V Paxson & S Floyd, "Wide Area Traffic: The Failure of Poisson Modeling", IEEE/ACM Transactions on Networking (1995)
  • M Mathis, J Mahdavi, S Floyd, A Romanow, "TCP Selective Acknowledgement Options" (1996)
  •  S. Floyd & V. Paxson, "Why We Don't Know How to Simulate the Internet", Dec. 1997, Proceedings of the 1997 Winter Simulation Conference. Re-written as "Difficulties in Simulating the Internet", IEEE/ACM Transactions on Networking, v.9, n.4 (August 2001). Winner of the Communications Society William R. Bennett Prize Paper Award, 2001.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Sally Floyd Wins 2007 SIGCOMM Award", ICSI, Sept. 2007 (last visited Oct. 7, 2012).
  2.    .