Sally Potter
Sally Potter | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1949ko irailaren 19a (75 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Christopher Sheppard (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, soinu banda konpositorea, aktorea, antzerki zuzendaria eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
sallypotter.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Charlotte Sally Potter (Londres, Erresuma Batua, 1949ko irailaren 19a)[1] britainiar film-zuzendari, gidoilari eta aktorea da, Orlando (1992) lanarengatik bereziki ezaguna. Film horri esker, Veneziako Zinemaldiko pelikula onenaren publikoaren saria irabazi zuen.[2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Potter 14 urterekin hasi zen filmak egiten, osaba-izebetako batek bideo-kamera bat oparitu zionean.[4] Behin-behinean ikasketak utzi eta zuzendaritzan hasi zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970ean London Film-Makers' Co-op erakundearekin elkartu zen eta bertan hasi zen film esperimentalak egiten. 1979an Thriller izeneko film laburra zuzendu zuen, bere herrialdean gertakari bilakatu zen filma. 1983an bere lehen film luzea zuzendu zuen, The Gold Diggers (1983), Julie Christie protagonista zuela.
Nazioartean zabaldu zen Orlando (1992) filmaren zuzendari gisa, Potterrek estimazio handia lortu zuen kritikaren aldetik bere zuzendaritza eta gidoiarengatik. Tilda Swinton protagonista izan zuen filma Virginia Woolfen izen bereko eleberrian oinarritu zen, eta Potterrek berak egokitu zuen pantaila handira.[5] Orlando lanaren zuzendari arrakastatsua izan ostean, besteak beste, The Tango Lesson (1997), The Man Who Cried (2000), Yes (2004), Rage (2009), Ginger & Rosa (2012) eta The Party (2017) filmak zuzendu zituen Potterrek.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste, lan hauexetan hartu du parte:[6]
Film luzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Gold Diggers (1983)
- Orlando (1992)[7]
- The Tango Lesson (1997)
- The Man Who Cried (2000)
- Yes (2004)
- Rage (2009)
- Ginger & Rosa (2012)
- The Party (2017)[8]
- The Roads Not Taken (2020)
Film laburrak eta esperimentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jerk (1969)
- Hors d'oeuvres (1970)
- Black & White (1970)
- Play (1970)
- Thriller at Women Make Movies (1979)
- London Story at Women Make Movies (1980)
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012an, Britainiar Inperioaren Ordenako ofizial izendatu zuten.
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1992[2] | Elvira Notari saria | Orlando | Irabazlea |
OCIC saria | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Sally Potter | Dirección, Guion, Composición» IMDb (kontsulta data: 2025-02-06).
- ↑ a b «Official Awards of the 49th Mostra» labiennale.org.
- ↑ (Ingelesez) «About» Sally Potter (kontsulta data: 2025-02-06).
- ↑ R.T.. (1993). «Introducing 'Orlando' Director: Q&A with Sally Potter» Rolling Stone (659): 90..
- ↑ Frilot, Shari. (Summer 1993). «Sally Potter» BOMB (44): 30–35..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sally Potter» FilmAffinity (kontsulta data: 2025-02-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Orlando (1992). (kontsulta data: 2025-02-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) The Party (2017). (kontsulta data: 2025-02-06).