Sally Shlaer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sally Shlaer

Bizitza
JaiotzaCleveland1938ko abenduaren 3a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBerkeley (Kalifornia)1998ko azaroaren 12a (59 urte)
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Australiar Unibertsitate Nazionala
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)Bay Area Rapid Transit
Los Alamosko Laborategi Nazionala  (1965 -
Lawrence Berkeley National Laboratory (en) Itzuli  (1977 -
Jasotako sariak
KidetzaAssociation for Computing Machinery

Sally Shlaer (1938ko abenduaren 3  – 1998 azaroaren 12 ) Amerikako Estatu Batuetako matematikari bat izan zen, software-ingeniari eta metodologista.[1]  Ezaguna da 1980ko hamarraldian softwarea garatzeko Shlaer–Mellor metodoa sortzeagatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cleveland, Ohio, da bere jaioterria. Shlaer-ek  Matematikan graduatu zen 1960an Stanford Unibertsitatean eta orduan hasi zen graduondoko ikasketekin Australiako Unibertsitate Nazionalean.

Stanford-en Fortran-ez eta mihiztatze-lengoaiaz programatzen hasi zen Los Alamos Laborategi Nazionalean. 1977an Lawrence Berkeley Laborategian software-garapen arloko proiektu-kudeatzaile bihurtu zen, bertako Badia Inguruko Trafiko Sistema Arinaren proiektua berak zuzendu zuen.[1]

Lawrence Berkeley Laborategi horretan ezagutu zuen Stephen J. Mellor-ekin softwarea garatzeko Shlaer–Mellor metodoa garatu zuen Shlaer-rek. Metodo horrekin geroago UML exekutagarria kontzeptua sortu da 2000ko hamarraldian. 1985ean enpresa bat elkarrekin sortu zuten software garatzeko (Project Technology Inc). Association for Computing Machinery elkarteko kidea ere izan zen Shlaer.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1988. Object Oriented Systems Analysis: Modeling the World in Data. Stephen J. Mellor-rekinPrentice Hall,
  • 1991. Object Life Cycles: Modeling the World In States. With Stephen J. Mellor. Prentice Hall, 1991.

Artikuluak, aukeraketa bat:[2]

  • 1992. "A Comparison of OOA and OMT" Project Technology, Inc. White paper .
  • 1996. "The shlaer-mellor method". Project Technology, Inc. White pape.r
  • 1997. "Recursive Design of an Application-Independent Architecture" With Stephen J. Mellor in IEEE Software, January 1997.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Sally Shlaer by J.L. Pimsleur, 1999
  2. Sally Shlaer DBLP Bibliography Server