Salmanasar I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salmanasar I.a

Asiriako errege


Adad-nirari I.a - Tukulti-Ninurta I.a
Bizitza
JaiotzaK.a. XIV. mendea
HerrialdeaAsiria
HeriotzaK.a. XIII. mendea ( urte)
Familia
AitaAdad-nirari I.a
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakerregea eta subiranoa

Salmanasar I.a[1] (K.a. 1274-K.a. 1245), Asiriako erregea izan zen inperio ertainaren garaian.

Tronura, bere aita Adad-nirari I.a hil ondoren igo zen, eta laster sartu zen zenbait gerretan, horietatik garrantzitsuena, Urhi-Teshuben hititen aurkakoa, bere aliatua zen Wasashatta Mitanniko tronuan berriz jartzen saiatu zena, Asiriaren basailua zen erresuma Adad-nirariren garaitik. Erabateko garaipena lortu zuen hititen aurka, berriki erantsitako Mesopotamiako lurraldeen gaineko kontrola eta Mitanni zuzenean asiriar probintzia bihurtzea ziurtatzea ahalbidetu ziona.

Hititen aurka gerran aritzeaz gain, Salmanasarrek (Assur hirian aurkitutako bere urte liburu propioen arabera), zenbait kanpaina aurrera eraman zituen bere aitak erantsitako lurraldeetan, asiriar nagusitasuna ziurtatzeko. Honela, eurei buruz askorik ezagutzen ez den erresuma batzuk konkistatu zituen, Arinnu edo Taie, adibidez, eta arameoak garaitu zituen, honek, lehen aldiz, Mesopotamian kolonia asiriarrak ezartzea ahalbidetu ziolarik; kolonizatze politiko honek, indarrean jarraitu zuen mende betez. Gainera, Nimrud hiria sortu eta Ninive eta Assur edertu zituen.

Bere oinordekoa, bere seme Tukulti-Ninurta I.a izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Adad-nirari I.a
Asiriako erregea
K.a. 1274-K.a. 1245
Ondorengoa
Tukulti-Ninurta I.a