Salmenten eskaintza publiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salmenten eskaintza publikoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Salmenten eskaintza publikoa (SEP) burtsaren bidez gauzatzen den eragiketa da, honen bidez, eskaintzaile batek enpresa edo sozietatearen aktibo finantzario bat jartzen du salmentan. Boltsatik irtetera, boltsaren irteera edo merkatura kotizatzera eramatera izendatzen zaio.

Prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interesatua dagon inbertitzaileak prest egon behar du borondatez finantza-aktiboa erostera ( erosteko borondatea), ondoren, erosketa eta baldintzen erantzun kopuruen arabera, dagokion salerosketa egingo da.

Saltzailea enpresa bera edo akzionistak, bat, bi edo denak, izan daitezke. Salmenten eskaintza finantzaketa-aktiboak, obligazioak, ordainketak edo akzioak izan daiteke. Saltzaileak, txosten bat aurkeztu beharko du SEPeko kondizioak adierazita,  dagokion burtsa arautze-organoan egon behar du erregistratua edo egiaztatua.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi motako akzioen salmenta eskaintza publiko daude:

  1. SEP Kotizatu gabeko akzioak, aldez aurretik kotizatu ez duten enpresak dira eta lehen aldiz akzioak boltsan kotizatu nahi dutenak. Aldez aurretik, eskaera baten onarpena eduki behar dute kotizatzeko.
  2. SEP akzioak kotizatzen dute; dagoeneko kotizatu egiten dute, eta, akzionista bat edo gehiagok utzi egin nahi du .

SEP erabilgarriak dira gobernuaren aldetik, beraien enpresak pribatizatzeko asmotan. Espainiaren kasuan, AENA enpresa.