Salmonidae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salmoniformes» orritik birbideratua)
Salmonidae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaSalmoniformes
Familia Salmonidae
G. Cuvier, 1816
Azpibanaketa
(ikus testua)
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakSalmonidae (en) Itzuli

Salmonidae, Salmoniformes ordenako familia bakarra.

Ur gezatako eta gazietako arrainak dira, eta Ipar hemisferio osoan bizi dira. Familia honetako espezie asko anadromoak dira: bizitzaren zati bat itsasoan igarotzen dute, baina jaio ziren errekara itzultzen dira helduaroan; errekan gora joaten dira hasieraraino, legar-ohantzeetan arrautzak errutera. Gero, hil egiten dira gehienak.

Gizakiak erreketan arrantzatu izan ditu tradizioz. Gaur egun, ordea, elikagai gisa balio komertzial handia dutela ikusita, akuikultura bidez hazten ditu espezie batzuk. Gure artean, oso ezagunak dira amuarraina (Salmo trutta) eta izokina (Salmo salar).

Latinezko salmo hitzetik datorkio izena, Antzinako Erroman hala deitzen baitzieten familia honetako arrainei.

Zikloide-motako ezkata txikiak dituzte. Ez dute hezurrik hegaletan, eta gantz-hegal bat izaten dute bizkarraldean.[1]

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salmonidae familiaren barruan, 3 subfamilia daude: Coregoninae, Thymallinae eta Salmoninae. Guztira, 12 genero eta 209 espezie sartzen dira arrain-familia honetan:

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. McDowell, Robert M.. (1998). Encyclopedia of Fishes. San Diego: Academic Press, 114–116 or. ISBN 0-12-547665-5..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]