Salome Campos Beotegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salome Campos Beotegi

Bizitza
JaiotzaBermeo1893ko martxoaren 13a
Herrialdea Bizkaia
HeriotzaBermeo1974ko martxoaren 22a (81 urte)
Jarduerak
JarduerakAitzindaria eta enpresaburua

Salome Campos Beotegi (Bermeo, Bizkaia, 1893ko martxoaren 13a – ib., 1974ko martxoaren 22a) Bermeoko enpresaburua, arrain-kontserbetan artisau-lanaren aitzindaria izan zen, kontserba fabrika bat zuzendu zuen lehen emakumea izan baitzen. Pedro Campos Lartitegui eta Juliana Beotegui Yspizua bikotearen bosgarren alaba zen: Juliana (1882-01-09), Francisca (1883-10-10/1884-05-19), Feliciano (1885-07-22) eta Ponciano (1888-11-20) aurretik zituela; baina bere ondoren Dionisio (1895-11-18), Feliciana (1898-06-09) eta Eufemia (1900-09-16) etorri ziren. [1][2][3][4][5][6][7][8]

Ibilbide enpresariala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julia, Felicia eta Eufemia ahizpekin batera, Salome Bermeoko arrain-kontserbetan artisau-lanaren aitzindaria izan zen.

XX. mendeko 20ko hamarkadan kontserba fabrika bat zuzendu zuen lehen emakume bermeotarra izan zen. Nortasun handiko emakumea izanik, saiatua eta emakumeen gaitasunen defendatzaile porrokatua zen Salome.

1960. urtean Espainiako Boletin ofizialean irakurri daitekeenez, hojalatako xaflak inportatu eta arraina kontserbatzeko latak egiteko eskaria egin zuen Komertzioko ministeritzan. [9]

Ospea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bermeoko jendeak kontatzen duenez: "Egun batean eztabaida bat izan zen portuan, gizonen eta emakumeen arteko trebetasunei buruz. Salomek orduan apustu bat egin zuen arrantzaleen aurrean: Bermeoko portutik Izaro uharteraino igeri egiten joango zela.

Bertan egon zirenek kontatzen zutenez "barreak Mundakaraino entzun ziren".

Iraileko goiz batean, txintxorro txiki baten hainbat lagunekin batera, Salome portura bota eta Izarorantz abiatu zen. Bi milia gogor haiek, ahalegin eta izaera handiz bete zituen. Apustua irabazi egin zuen Salomek, baita errespetua, onarpena eta mirespena ere Bermeoko herri osoaren aurrean.

La gaceta del Norten agertutako eskela
Salome Camposen eskela

Bere bizitza 1974ko Martxoaren 22an bukatu zen, 81 urte zituela.

Kirol Froga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume ausart honen lorpena gogoratzeko, azken urteetan Bermeon, irailaren hasierako egunetan, ospatu ohi da Salome Campos izeneko igeriketa froga bat, igerilarien artean arrakasta handia lortuz. [10]

Gaur egun ohikoa denez, Instagram bihurtu da kirolari askoren erreferentzia grafikoa; eta froga honen antolatzaileek ere kontu ba irekita, APP horretan, Salomenre historiaren laburpen txiki bat eskainiz: "bere garaietara aurrea hartu zien emakume bat izanik, XX. gizaldiko hasieretan emakumeen gaitasunen defendatzaile sutsua zen Salome. [11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]