Salomon erregearen meatzeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salomon erregearen meatzeak
Datuak
IdazleaHenry Rider Haggard (1885)
Argitaratze-data1885
GeneroaAbenturak
Jatorrizko izenburuaKing Solomon's Mines
Hizkuntzaingelesa
Herrialdea Ingalaterra
BildumaAllan Quatermainen saila
Orrialdeak320
ISBN84-8461-01-52
OCLC434371219
Euskaraz
IzenburuaSalomon erregearen meatzeak
ItzultzaileaIñaki Mendiguren
Argitaratze-data1998
BildumaIrakurmendi
Orrialdeak76
ISBN978-84-8331-059-5

Salomon erregearen meatzeak deituriko eleberria 1885 urtean idatzi zuen Ridder Haggard idazle ingelesak. Afrikako lurralde esploratugabeei buruzko lehen abentura-nobela izan zen.

Argudioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kukuanaland bidea.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Londresko gizon bat Afrikara doa bere anaiaren bila. Sir Henry Curtis deitzen da eta bere anaia atera zen Salomonen altxorraren bila.

Afrikan, Allan Quatermain izeneko gizona ezagutzen du. Bera esploratzaile eta ehiztari ospetsu bat da aldean alde honetan.

Bilaketara John Good elkartzen edo gehitzen da. Bera, Sir Henry Curtisen laguna da, jubilatuta dago eta lehen itsasontziz kapitaina itsasontziko kapitaina izan zen.

Bidaia hasi aurretik, laugarren gizona elkartzen edo gehitzen da, Afrikakoa da eta oso ondo ezagutzen du alde hori.

Haiek beraien helmuga erdiesteko basamortua zeharkatzen dute. Basamortua ondoren, tribu batek haiek harrapatzen ditu eta bere herrira eramaten ditu.

Han, Twala erregea ezagutzen dute, erregea tirano hutsa da eta bere ondoan sorgina dago aholku ematen.

Han, Umbopak bere historia kontatzen die. Dirudienez, txikitan, bere amarekin handik alde egin behar izan zuen bizitza salbatzeko.

Gerra zibil bat hasten da, horren ondorioz, herritar asko hiltzen dira, beraien artean Twala erregea.

Hori gertatuta, Umbopa errege berria bihurtzen da. Sorginak hiru gizonak meatzetara daramatza eta diamanteen gelan giltzaperatzen ditu.

Zorionez, irtenbide bat aurkitzen dute eta berriro Umboparekin elkartzen dira.

Hirira itzultzen direnean, bidean (basamortuaren erdian) Sir Henry Curtisen anaia aurkitzen dute. Haiek altxorra banatzen dute eta beraien etxeetara itzultzen dira.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Allan Quatermain: ehiztaria.
  • Sir Henry Curtis:
  • George Neville: Henryren anaia.
  • John Good kapitaina
  • Twala: tribu bateko erregea, baina errege izateko bere anaia hil zuena.
  • Umbopa edo Ignosi: "benetako" erregea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]