Salpa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Salpa
Sarpa salpa1.JPG
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Teleostei
Ordena Perciformes
Familia Sparidae
Generoa Sarpa
Espeziea Sarpa salpa
(Linnaeus, 1758)

Salpa (Sarpa salpa) Sparidae familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena.[1] 30 cm inguru luze dira ale helduak. Gorputz egituraz arrautza itxurakoak eta alboetatik zapal samarrak dira. Aho estua dute. Bizkarrean hegal bakarra dute, buruaren atzetik ia isatserainokoa. Sabel-hegalak laburrak dituzte, eta uzkialdekoa, berriz, luze samarra. Kolorez gris zilarkarak dira, baina gorputzaren alde banatan urre koloreko 10-12 zerrenda ere badituzte. Mediterraneo itsasoan eta Ozeano Atlantikoan bizi dira. Algak eta oskoldunak jaten dituzte batez ere.

Salparen haragia jateak haluzinazioak eragin ditzake;[2] izan ere, Erromatar Inperioaren garaian, olgetarako drogatzat jaten zuten.[3] Bizkaian bedarjale, salba edo sabai diote.[4]

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salpa
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Sarpa_salpa


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.