Saltarri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Saltarri zutarria.

Saltarri Aralarreko alde gipuzkoarrean dagoen etzandako zutarri bat da, 3 metrotik gorako luzera duena. Alotza izeneko larrean dago, Beleku izeneko menditik gertu, mendi honen iparraldeko magalean.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai batean, artzainek, euren artean, zutarri hau nork jauzi egiten zuen apostua egiten zuten. Jauzia, luzeran izan behar zen. Eta artzainek, bi hankak elkartuta zituztela jauzi egin behar zuten. Hortik datorkio zutarri honi, duen izena.