Saltillo (belaontzia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leander
Saltillo

Euskal Herria
Ontziola: G. De Vries Lentsch
Mota: bailandra
Uretaratze data: 1932
Zerbitzua: 1968 (Euskal Herriko Unibertsitatea)
Ezaugarriak
Desplazamendua: 81 t. tona
Luzera: 21,94 m
Zabalera: 5,25 m
Sakonera: 4 m
Bulkada: Bela


Saltillo G. De Vries Lentsch-en ontziolan 1932an eraiki zen belaontzi bat da. Hasieran Leander izena jarri zioten eta E. P. Hart arkitektoak diseinatu zuen. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Nautikako eta Itsasontzi Makinetako Goi-eskola Teknikoa da bailandra horren jabea.

1934an, Pedro Galindezek erosi zion lehenengo jabeari, D. Lawrie ingelesari. Britaniarra, artean amaitu gabe zegoen Saltillon bizi zen, Ingalaterrako ontziola batzuen ondoan, lehorrean.

Espainiako II. Errepublikaren garaian, nabigatzeko baimena lortu zuen ontziak, baina ez zen itsasoratu Gerra Zibila amaitu arte; garai hartan, bonba batek hondatu zuen eta gerraren amaieran konpondu zuten.

Galindezen esanetara, 1948an, uztailaren 29tik abuztuaren 14ra arte, Saltillo Londresera abiatu zen Joan Borboikoarekin, Olinpiadetan egiten ziren bela-estropadak ikustera. Urte berean, Bartzelonako Kondea -Joan Borboikoa- Saltillon joan zen Francorekin Azor yatean biltzera, Donostiatik 5 miliara.[1][2] Hortik aurrera, udaro, Galindezek kondeari uzten zion belaontzia kapitaina, lau marinel eta gastu guztiak ordainduta一 berak eta familiak nabigatzeko.

1953an, Saltillo ontzia Ingalaterrara abiatu zen, Bartzelonako kondea Elisabet II.aren koroaziora eramateko. Ez zen hartan amaitu belaontziaren harremana Borboikoekin. Urte bat geroago, Saltillon, Joan Karlos Borboikoak Sofia Greziakoa ezagutu zuen 一garai hartan, artean, printzesa zen一 Greziar Uharteetan bi familiek egindako bidai batean.

Bartzelonako kondeak belaz zeharkatu zuen Atlantikoa Saltillon, Lisboatik abiatuta. Berarekin batera, hauek osatzen zuten tripulazioa: Ariongo dukea, Lord Ratsey britaniar almirantea, Albunquerqueko dukea, José María Burgo, Eduardo Caro, Manuel Pinheiro, Pedro Uriarte, Evaristo Núñez, Dionisio Ortega eta Jorge Arnoso.

Egin zituzten eskalen artean, aipatu behar da San Juan de Puerto Ricon egindakoa: eskala horretan, Juan Borboikoak aukera izan zuen Juan Ramón Jiménez ―bi urte lehenago Literaturako Nobel saria lortutakoa― elkarrizketatzeko. New Yorkera ailegatzean, armadaren Juan Sebastian Elcano eskola-ontziarekin elkartu ziren; bertan zihoan Joan Karlos Borboiko printzea bere instrukzio-bidaian. Lisboara bueltatzean, urakan batekin topo egin zuten eta lehenengoetariko Sputnik satelite bat ikusi zuten erortzen.

Saltillo Greziara bueltatu zen, 1962an, Joan Borboikoa semearen ezkontzara bertaratzeko. Ontziaren areto nagusian ikus daiteke ezkontza-ospakizunaren metopa bat.

Saltillo 2017ko "Copa Gitana" estropadan, Bilboko Abran. Juan Borboitarra Giralda ontziaren jabe bihurtu eta gero, Saltillo Bilbora bueltatu zen eta Galindezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Goi Eskola Teknikoari utzi zion. Hamazortzi ikasturte pasa ondoren, itsasontzia oso hondatuta zegoela ikusirik, 1987ko azaroaren 19an, Portugaleteko ‘Amigos del Saltillo’ izeneko erakundea sortu zuten, hura konpontzeko asmoz. Getxora eraman zuten eta, gaur egun, Santurtzin dago. Cutty Sark izeneko bela-estropadan parte hartu zuen 2002an eta beste estropada askotan Abrako Itsas Klub Erreala-Sporting Klub Errealaren banderapean. Askotan ikusi ohi da Kantauriko kostaldean, Euskal Herriko Unibertsitateko eskola-ontzi moduan nabigatzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]