Salton Itsasoa

Koordenatuak: 33°20′16″N 115°50′21″W / 33.3377°N 115.8391°W / 33.3377; -115.8391
Wikipedia, Entziklopedia askea
Salton Itsasoa
Datu orokorrak
Garaiera−71,3 m
Azalera888 km²
Sakonera15 m
Geografia
Map
Koordenatuak33°20′16″N 115°50′21″W / 33.3377°N 115.8391°W / 33.3377; -115.8391
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Kalifornia
Kaliforniako konderriImperial konderria (Kalifornia)
Leku geografikoaColoradoko basamortua
Hidrografia
Betebidea
Hustubidealurrunketa
Arroaren azalera21.652 km²

Salton Itsasoa (ingelesez: Salton Sea; gaztelaniaz: mar de Salton) hegoaldeko Kalifornian dagoen aintzira gazi eta endorreiko bat da.

Aintzira 1905ean Colorado ibaiak izandako ur-goraldi handi batek sortu zuen, ingeniaritza lan batean egindako kalkulu akats monumental baten ondorioz. Colorado ibaitik Imperial Valleyrako laborantzako lur aberatsak ureztatzeko kanal bat zulatu eta gutxira, ibaiak gainezka egin zuen uholde batzuen ondorioz, eta ibilguz aldatu zen. Horrela zenbait hilabetez urez bete ziren Salton lautada, bere etxeak eta etxaldeak barne: 1.000 km²-ko basamortua urez bete zuten eta barne itsaso bat sortu zuen. Bi urte baino gehiagoz, kanalak Coloradoko emari erraldoia ia osorik desbideratu zuen Saltongo sakonunerantz.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Salton Sea, Imperial County, CA)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 22 24 27 30 35 39 42 41 39 33 26 21 32
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5 7 10 13 17 21 25 25 22 16 9 5 15
Pilatutako prezipitazioa (mm) 10 11 10 2 1 1 2 6 5 5 4 10 65
Hezetasuna (%) 39.6 37.8 33.7 28.6 27.3 24.5 29.6 32.2 30.6 30.7 34.6 38.9 32.3
Iturria: PRISM Climate Group[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) www.prism.oregonstate.edu. PRISM Climate Group, Oregon State University. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]