Saltsa-perretxiko beltz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saltsa perretxiko beltz» orritik birbideratua)
Saltsa-perretxiko beltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales
FamiliaCantharellaceae
GeneroaCraterellus
Espeziea Craterellus cornucopioides
Pers., 1825
Mikologia
 
eztenak himenioan
 
inbutu-formako txapela
 
himenioa dekurrentea da
 
hanka biluzik dago
 
espora kremak dauzka
 
mikorrizak eratzen ditu

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Saltsa-perretxiko beltza (Craterellus cornucopioides) Cantharellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Gisatuak egiteko oso egokia. Lehortuta gorde daitezke. Arrisku gabeko perretxikoa, oso zaila baita perretxiko pozoitsu batekin nahastea.

Sinonimoa: Cantharellus cornucopioides.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 9 cm. arteko diametrokoa. Gris-arre kolorekoa, ilunagoa edo argiagoa hezetasunaren arabera, batzuetan erabat beltza. Inbutu edo tronpeta itxuran, ia oinarriraino luzatzen den barrunbe batekin. Ertza uhindua, irregularra, mehea eta elastikoa da, eta azala ezin da bereizi.

Orriak: Ez dituzte orririk, luzetarako tolesturak edo zimurrak dira, gutxi markatuta eta gris-errauts edo gris-urdinxka kolorekoak.

Haragia: Oso mehea, zaila, elastikoa, gris-beltza, usain ona du eta espezien zaporea.[2]

Etimologia: Craterellus hitza latinetik eta grekotik dator, hau da, katilu txikitik. Cornucopioides epitetoa berriz, latinetik, “cornucopia”-tik ugaritasunaren adarra. Bere formagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ona. Gisatuak egiteko egokia. Lehortuta gorde daitezke, osorik edo hauts bihurtuta.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloreagatik saltsa-perretxiko aranusainekin (jangarria). Pixka bat argiagoa da eta tolesturak askoz markatuagoak ditu. Himenio ia lauarekin Craterellus sinuosus-ekin, baina hau, txikiagoa da eta hanka okre koloreko betea du.[4]

Oharra: Craterellus cornucopioides ezin da espezie toxikoekin nahastu.

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaren amaieran eta udazkenean maiz ikusten ditugu haritz eta pagoen basoetan, taldeka, lur hezeetan. Batzuetan Cantharellus cinereus delakoetatik oso hurbil aurkitzen ditugu.[5]

Banaketa eremua: Europa, Ipar Amerika eta Asia ekialdea.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 546 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 364 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 430 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 455 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]