Salvador Alberdi Egaña
Salvador Alberdi Egaña | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bizkaia, 1757ko uztailaren 7a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | San Miguel de Tucumán, 1822ko martxoaren 3a (64 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Salvador Alberdi Egaña (Getaria, 1757; San Miguel de Tucumán, 1822ko martxoaren 3a) euskal jatorriko merkatari eta politikari argentinar nazionalizatua izan zen. Emantzipazioaren aldeko mugimenduarekin bat egin zuen eta independentziaren aldeko borrokan aktiboki parte hartu zuen, argentinar iparraldearen defentsan paper garrantzitsua betez. Juan Bautista Alberdi abokatu, legelari, ekonomista, politikari, estadista, diplomatiko, idazle eta musikari argentinarraren aita izan zen. Juan Bautista 1853ko Argentinako Konstituzioaren egile intelektuala izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salvador Cayetano de Alberdi 1757ko uztailaren 7an jaio zen, Getarian (Gipuzkoa), Manuel Ventura Alberdi Elkanoren eta Magdalena Egaña Larzabalen semea. Rio de la Platara emigratu ondoren, 1778an Buenos Aireseko merkataritzan aritzen zen. Osasun arrazoiak zirela medio, San Miguel de Tucumanen ezarri zen, non pulperia bat izan zuen.