Salvador Allende

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Salvador Allende
Allende1961 cropped.jpg
Txileko lehendakaria

1970eko azaroaren 3a - 1973ko irailaren 11
Eduardo Frei Montalva - Txileko Gobernuko Biltzarra
Txileko senatuko presidentea

1966ko abenduaren 27a - 1969ko maiatzaren 15a
Tomás Reyes Vicuña (en) Itzuli - Tomás Pablo (en) Itzuli
Txileko senataria

1945eko maiatzaren 15a - 1970eko azaroaren 3a
Luis Ambrosio Concha Rodríguez (en) Itzuli - Adonis Sepúlveda Acuña (en) Itzuli
idazkari nagusi

1943 - 1944
Marmaduke Grove (en) Itzuli - Bernardo Ibáñez Águila (en) Itzuli
osasun ministroa

1939ko abuztuaren 28a - 1942ko apirilaren 2a
deputy of Chile (en) Itzuli

1937ko maiatzaren 15a - 1939ko abuztuaren 28a
Bizitza
Jaiotza Santiago eta Valparaíso1908ko ekainaren 26a
Herrialdea  Txile
Talde etnikoa Txiletarra
Heriotza La Moneda eta Santiago1973ko irailaren 11 (65 urte)
Hobiratze lekua Santiagoko Hilerri Nagusia
Heriotza modua suizidioa: tiroa buruana
Familia
Aita Salvador Allende Castro
Ama Laura Gossens Uribe
Ezkontidea(k) Hortensia Bussi (en) Itzuli  (1940ko martxoaren 17a -  1973ko irailaren 11)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Allende familia
Hezkuntza
Heziketa Txileko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, medikua eta zirujaua
Lantokia(k) Santiago
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Txileko Alderdi Sozialista
IMDb nm0021201
Salvador Allende signature.svg

Salvador Guillermo Allende Gossens (Valparaiso, 1908ko ekainaren 26aSantiago, 1973ko irailaren 11) Txileko presidentea izan zen 1970eko urriaren 24tik 1973 arte. Munduko demokratikoki aukeratutako lehenengo presidente marxista izan zen. Allende familia euskal jatorrikoa zen.[1][2]

Medikuntzan graduatu zen 1933an Santiagon. 1938an, Osasun Ministro izendatu zuten Pedro Aguirre Cerdaren gobernuan.

Senataria izan zen 1945etik 1969 arte. 1970eko azaroaren 3an presidente izendatu zuten, hauteskunde demokratikoak irabazi ondoren Unidad Popular alderdiarekin, alderdi sozialista, komunistak eta zentrokoak biltzen zituen koalizioa[3].

Salvador ideologikoki marxista zen, baina Txileren Sozialismorako Bidea aldarrikatzen zuen: Sozialismoaren ezarpena Txilen baina beti ere bide demokratikoekin[3]. Bere agintaritzan hainbat fabrika handi nazionalizatu edo langileei eman zizkien, produkzioa izugarri handitu zen, osasuna hobetu egin zen eta langileen lan baldintzak sakonki hobetu ziren.

Plano internazionalean harremanak izan zituen SESB-rekin, baina bere politikarekin kritikoa izanik. Bestetik, Kubarekin harreman politiko estuak izan zituen, Fidel Castroren erregimenarekin hain zuzen ere.

1973ko irailaren 11n Augusto Pinochet jeneralak estatu-kolpea eman zuenean, La Moneda presidente-jauregia setiatu zuen: horren ondorioz, Allendek bere buruaz beste egin zuen egun hartan, ez baitzegoen prest estatu kolpearen aurrean damutzera.[4] Pinochetek Nixon administrazioaren (Estatu Batuetako presidentea) eta CIAren laguntza zuzenak izan zituen herriaren nahia zapaltzeko[5].

Isabel Allende idazlea bere loba zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vial. 1-Allende, Fidel y el Che: destinos paralelos 18-19. orr.
  2. Madariaga Garcés, Ainara. (2005eko ekaina). (PDF) Imaginarios vascos desde Chile. EHU, 80 or..
  3. a b Hermosilla, Gotzon. (2013-09-08). «Zumardiak odolustu ziren» Berria.
  4. Berria. «Allendek bere buruaz beste egin zuela ebatzi du Txilek» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-09-11.
  5. Ad Hoc Interagency Working Group on Chile. (1970-12-4). Memorandum for Mr. Henry Kissinger. Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Saila.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salvador Allende Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Salvador Allende