Salvador Jorge Blanco
| Salvador Jorge Blanco | |||
|---|---|---|---|
1982ko abuztuaren 16a - 1986ko abuztuaren 16a ← Jacobo Majluta Azar (en) | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Santiago de los Caballeros, 1926ko uztailaren 5a | ||
| Herrialdea | |||
| Heriotza | Santo Domingo, 2010eko abenduaren 26a (84 urte) | ||
| Heriotza modua | berezko heriotza | ||
| Familia | |||
| Seme-alabak | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoa | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria eta idazlea | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | Dominican Revolutionary Party (en) | ||
José Salvador Omar Jorge Blanco (Santiago de los Caballeros, 1926ko uztailaren 5a – Santo Domingo, 2010eko abenduaren 26a) dominikar politikari, abokatu eta idazlea izan zen. Dominikar Errepublikako presidentea izan zen 1982tik 1986ra.
Salvador Jorgek Zuzenbidea ikasi zuen Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoan, eta Nazioarteko Zuzenbidean doktoratu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean 1951n.
1961ean abokatu-bulego bat ireki zuen Rafael Trujilloren diktadura amaitu ondoren, eta Gizalegezko Batasun Nazional alderdiarekin bat egin zuen. Juan Boschen aurkako 1963ko estatu-kolpearen ondoren, Jorge konstituzionalismora itzultzeko mugimenduarekin bat egin zuen eta 1964an Dominikar Alderdi Iraultzailean afiliatu zen.
1982 eta 1986 artean presidente izan zen, krisi ekonomikoak jota herrialdean, eta 1984an istiluak sortu ziren prezioen igoeraren ondorioz.
Salvador Jorgeri ustelkeria leporatu zioten agintaldia amaitu ondoren. Venezuelako enbaxadan babestu zen eta gero Ameriketako Estatu Batuetara joan ahal izan zen tratamendu medikoa jasotzera. 1988an zigortu zuten lehen auzialdian, baina 2001ean absolbitu egin zuen Auzitegi Gorenak.