Salvator Mundi (Leonardo)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Salvator Mundi
(Kristo munduaren salbatzaile bezala)
Leonardo da Vinci or Boltraffio (attrib) Salvator Mundi circa 1500.jpg
Jatorria
Sortzailea Leonardo da Vinci
Sorrera-urtea 1490
Mugimendua Italian Renaissancea Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta walnut wooda Itzuli
Zabalera 45,4 zentimetro
Altuera 65,6 zentimetro
Genero artistikoa arte sakroa
Deskribapena
Iconclass 11D324
Kokapena
Bilduma Louvre Abu Dhabi Itzuli
Jabea Abu Dhabi Tourism & Culture Authority Itzuli, Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa, John Charles Robinson Itzuli, Yves Bouvier Itzuli, Dmitry Rybolovlev Itzuli, Cook baronets Itzuli, unknown value, Alexander Parish Itzuli, Karlos II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa, Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa, Catherine Sedley, Countess of Dorchester Itzuli, Sir Charles Herbert Sheffield, 1st Baronet Itzuli eta Jurgi III.a Erresuma Batukoa
Argumentu nagusia Salvator Mundi Itzuli
Gertaera nabarmenak 2017-11-15
Enkante — Christie's
1958
Enkante
2007
Kontserbazio-zaharberritzea
Kanpo loturak

Salvator Mundi Leonardo da Vinciren margolan bat da, 1506 eta 1513 bitartean datatua.[1] Urte askotan galdutzat emana izan da baina 2017an horren kopian bezala sailkatuta zegoen bat jatorrizkoa zela demostratu zen; urte horretan Christie's enkatera atera zuen, 85 milioi eurotan. Margolan honen kopia eta bertsio asko daude.[2]

Margolanaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan hau lehenego aldiz Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa (1600-1649) erregearen bilduman aurkitu zen; dirudienez, haren emaztea zen Henriketa Maria Borboikoaren Greenwicheko jauregian zintzilikatuta egon zen. 1763 arte errege etxearen bildumetan egon zen baina urte horretan Charles Herbert Sheffield-ek, Karlos II.ren ez-legeszko semea, margolana saldu zuen. Arte-lanaren aztarna 1900 arte galdu zen; urte horretan berriro agertu zen baina Leonardoren lana zela ziurtagiri gabe; orduan, Charles Robinsonord-ek erosi zuen. Robinsonorden ustez, lana Bernardino Luidirena zen, Leonardoren dizipulua. 1958an berriro enkatera atera zen, 50 euroen truke, eta 2005 arte desagertu zen. Zortzi urte ondoren, Leonardoren obra bezala ziurtatuta, 107 milioi euroen truke, Dmitry Rybolovlev magnate errusiarrak erosi zuen. 2017an, Rybolovleven dibortzioa zela eta, margolana berriro ere saltzeko plazaratu zen.

Munduko margolan garestiena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Christie's enkate etxearen eskutik enkantera atera zen 2017an eta ordura arte enkante publikoan arte-lan batek lortutako prezio altuena lortu zuen: 450,3 milioi dorlar, 382 milioi euro. Christie's etxearen arabera hau da esku pribatuetan dagoen Leonardoren margolan bakarra.[3]

Benetakotzat egiaztatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oxfordeko Unibertsitatean irakaslea den Martin Kemp-ek Leonardoren ezaugarriak lanean topatu ditu:

  • Ezkerra den margolari baten pintzeladak
  • Kuartzo pigmentoak, Leonardoren beste ezaugarria
  • Kristoren eskuen jarrera; jarrera hori margolana aurrera joan ahala aldatu egiten zen
  • Ezkerreko eskuan eusten duen orakulu-bola; haren itxura 1500ekoa da eta Leonardotik kanpo, jende gutxik ezagutzen zuen
  • Lanaren sakontasun psikologikoa

Kopiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honen kopia asko ezagutzen dira, ezagunena agian Ganay markesarena. Azken urtetan Leonardoren zirkuluari egotzi zaio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salvator Mundi (Leonardo) Aldatu lotura Wikidatan