Salve (diskoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salve (diskoa)
La Polla Recordsen albuma
Egilea(k)La Polla Records
Argitaratze-data1984
IzenburuaSalve eta Salve
Ekoizpen lekuaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoapunk
Hizkuntzagaztelania
DiskoetxeaOihuka
Deskribapena
Honen parte daLa Polla Records' albums in chronological order (en) Itzuli

Salve La Polla Records punk musika taldearen lehen disko luzea izan zen. Grabatu zuten hirugarren lana izan zen. Oihuka diskografikaren arabera, milioi bat kopia saldu zituzten, baina taldeak ez zuen Urrezko Diskoaren saria hartu. Aurreko Y ahora qué? abestiak ere bertan sartu zituzten.

Euren baxu-jotzaile Maleguinekin egin zuten diska bakarra izan zen, 1985ean taldea utzi eta Abel sartu baitzen taldean. Euskal Herrian egindako punk musikaren klasiko bat da, denuntzia soziala eta punk estiloaren muina jasotzen duena. Abesti laburrez osatua (luzeena Salve bera da, 3:04 minuturekin), euren estiloa finkatzeko balio izan zuen. 23 abesti jasotzen ditu diskoak eta 45:17 minutuko iraupena du.

Abestien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenb. Izenburua Iraupena
1. "Venganza"   1:50
2. "Porno en acción"   1:05
3. "Tope Bwana"   2:25
4. "Estrella del rock"   1:13
5. "Delincuencia"   2:08
6. "Los siete enanitos"   1:17
7. "Nuestra alegre juventud"   1:52
8. "Críticos"   1:44
9. "Muy punk"   2:25
10. "Herpes, talco y tecnopop"   1:10
11. "Salve"   3:04
12. "Así casca la basca"   1:05
13. "Come mierda"   1:53
14. "El gurú"   1:38
15. "Tú alucinas"   1:10
16. "El séptimo de Míchigan"   1:51
17. "Canción de cuna"   1:57
18. "Revistas del corazón"   2:05
19. "Y ahora qué"   2:14
20. "Txus"   1:37
21. "Diez perritos"   2:36
22. "El alcalde"   2:59
23. "Hey, hey, hey"   2:10

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestietako batzuek bertsio ezagunak izan dituzte. Adibidez Txus abestiak Kojon Prieto y los Huajalotesen eta The Sparteens taldeen bertsioak izan dituzte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]