Sam Altman
Sam Altman | |||
---|---|---|---|
2023ko azaroa - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Samuel Harris Altman | ||
Jaiotza | Chicago, 1985eko apirilaren 22a (39 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Bizilekua | San Frantzisko | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Stanford Unibertsitatea : informatika John Burroughs School (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | enpresaburua, programatzailea eta ekintzailea | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | Y Combinator Loopt (en) ![]() Reddit Inc. OpenAI (2018 - | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
blog.samaltman.com | |||
![]() ![]() ![]() ![]() | |||
![]() |
Sam Altman (Chicago, AEB, 1985) teknologiako ekintzaile, inbertsore eta programatzaile estatubatuarra da.[1] Adimen artifizialeko OpenAI enpresako burua da, eta zuzendu zuen hori baino lehenago Y Combinator Silicon Valleyko enpresa haztegi handia.[2][3] Altman konfundatzaile izan da beste proiektu batzuetan ere, hala nola Loopt (2005) eta Worldcoin (2020).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Altman Saint Louis hirian hazi zen, familia judu batean. Zortzi urte zituela jaso zuen lehen ordenagailua.[4] Bigarren mailako ikasketak egin zituen John Burroughs Schoolen, eta informatika ikasi zuen Stanford Unibertsitatean, 2005ean ikasketak utzi zituen arte.[5] 2017an, Waterlooko Unibertsitateak honoris causa titulua eman zion.[6]
2005ean, 19 urte zituela, Altmanek Loopt sortu zuen, kokapen geografikoan oinarritutako sare sozial mugikor bat, aplikazio eran funtzionatzen zuena.[7][8] 2012ko martxoan, Loopt Green Dot Corporation-ek erosi zuen 43,4 milioi dolarren truke.[9]
Altman 2011n hasi zen Y Combinator-en lanaldi partzialeko bazkide gisa.[10] 2014ko otsailean, Y Combinator taldeko presidente izendatu zuen Paul Graham sortzaileetako batek.[11][12] 2014an pozik adierazi zuen Altmanek Y Combinatorren enpresen balorazioak 65.000 milioi dolar gainditu zituela, arrakasta kasuak aipatuz: Airbnb, Dropbox, Zenefits eta Stripe barne.[13]
Adimen artifizialeko OpenAI enpresan zentratu zen 2015etik aurrera.[14] Altman izan zen inbertsoreetako bat, eta beste ere batzuk izan ziren lehen une hartan, horien artean Elon Musk, Jessica Livingston, Peter Thiel, Amazon Web Services, Infosys eta Y Combinator bera.
2023an une labur batez OpenAItik apartatu zuen enpresako kontseilu exekutiboak, baina laster itzularazi zuten lanera.[15]
2025eko urtarrilaren, Donald Trump AEBetako presidentearen bigarren agintaldiko lehen egunean agertu zen Trumpen ondoan Etxe Zurian, adimen artifizialarentzako azpiegiturak sortzeko Stargate proiektuaren iragarpenean.[16] Ordurako mila milioi dolarreko aberastasuna (billioinaire izatea, AEBetako terminoetan) aitortzen zion jada Forbes aldizkariak.[17]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Sam Altman» artikulutik itzulia izan da, 2024-09-30 data duen 34054219 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-09-30 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «Sam Altman» SamAltman.com.
- ↑ Graham, Paul. (24 abril 2014). «Sam Altman for President» Y Combinator.
- ↑ OpenAI. 12 desembre 2015.
- ↑ Junod, Tom. (18 desembre 2014). «How Venture Capitalists Find Opportunities in the Future» Esquire.
- ↑ «People» Y Combinator.
- ↑ «Spring 2017 honorary and award recipients» Registrar's Office (University of Waterloo).
- ↑ Ankeny, Jason. (25 abril 2015). Meet Y Combinator's Bold Whiz Kid Boss. .
- ↑ «Executives» Loopt.
- ↑ 9 març 2012.
- ↑ «Y Combinator president Sam Altman is stepping down amid a series of changes at the accelerator» TechCrunch 8 març 2019.
- ↑ «Garry Tan Says Goodbye to Y Combinator» TechCrunch 6 novembre 2015.
- ↑ Graham, Paul. (24 abril 2014). «Sam Altman for President» Y Combinator.
- ↑ Altman, Sam. «YC Changes» Y Combinator.
- ↑ OpenAI. 12 desembre 2015.
- ↑ OpenAI LP. 2019-03-11.
- ↑ Sustatu. (2025-01-22). «TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2025-01-23).
- ↑ (Ingelesez) Rodini, Laura. (2025-01-04). «Sam Altman's net worth: The OpenAI founder is now a billionaire» TheStreet (Noiz kontsultatua: 2025-01-23).