Edukira joan

Sam Nujoma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sam Nujoma

1. Namibiako Errepublikako presidentea

1990eko martxoaren 21a - 2005eko martxoaren 21a
← baliorik ez - Hifikepunye Pohamba
1. President of SWAPO (en) Itzuli

1960ko apirilaren 19a - 2007ko azaroaren 29a
← baliorik ez - Hifikepunye Pohamba
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSamuel Shafiishuna Daniel Nujoma
JaiotzaOngandjera (en) Itzuli1929ko maiatzaren 12a
Herrialdea Namibia
HeriotzaWindhoek2025eko otsailaren 8a (95 urte)
Hobiratze lekuaHeroes' Acre
Familia
Ezkontidea(k)Kovambo Nujoma (en) Itzuli  (1956ko maiatzaren 6a -  2025)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Namibia (en) Itzuli 2009) master : geologia
Namibia University of Science and Technology (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta autobiografialaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaluteranismoa
Alderdi politikoaSWAPO
samnujomafoundation.org
IMDB: nm9883744 Edit the value on Wikidata

Samuel Daniel Shafiishuna Nujoma (Ongandjera, Omusati, Namibia, 1929ko maiatzaren 12aWindhoek, 2025eko otsailaren 8a) namibiar politikaria izan zen.

1958an, SWAPO erakundea (Afrikako Hego-Mendebaldeko Herrien Erakundea) sortu zuen Herman Toivo Jatoivorekin batera, mugimendu independentzia zalea eta joera marxistakoa. 1959an, atxilotu egin zuten Nujoma, eta hurrengo urtean erbestera jo zuen. Namibiaren askapenaren alde borrokatu zuen beti.

Nazio Batuen Batzordean Afrikako Hego-Mendebaldeko arazoetarako kidea izan zen 1960tik. Hegoafrikaren kontrako borroka armatua bultzatu zuen, NBEk Namibiarako ezarri zituen baldintzak betetzen ez zituelako. 1972an Estatu Afrikarren Erakundeak eta 1973an NBEk Namibiaren askapenerako mugimenduaren ordezkari gisa onartu zuten.

1990ean Namibiak independentzia lortu zuenean, Sam Nujoma hango lehendakari izendatu zuten. 1994an eta 1999an berriz aukeratu zuten postu horretarako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sam Nujoma Aldatu lotura Wikidatan