Sam Worthington

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sam Worthington
Sam Worthington
Datu pertsonalak
Izen osoa Samuel Worthington
Jaio 1976ko abuztuaren 2a (40 urte)
Goldaming, Surrey ( Ingalaterra)
Lan nabarmenenak Avatar
IMDB IMDBko fitxa

Samuel "Sam" Worthington (Godalming, 1976ko abuztuaren 2a) aktore australiarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Worthington Ingalaterran jaio zen, Godalming izeneko herri batean (Surrey eskualdean) Baina bere haurtzaroan Australiara joan zen, Perthera, alegia. Bere Aita, Ronald, energia-lantegi batean egiten zuen lan, bere ama aitzitik etxeko andrea zen eta amak berak Sam eta bere arreba hazi zituen.

John Curtin College of Arts eskolara joan zen, baina azkenean 17 urte zituela eskola utzi eta eraikuntza zein nohiz behinkako beste lan batzuei ekin zizkion Sidneyn bizitoki berria bezala harturik.

19 urterekin oraindik igeltsero moduan ari zela, National Institute of Dramatic Arterako proba bat egin zuen eta onartuta suertatu zen.

1998an graduatu ondoren, Worthingtonek Belvoir St Theatre-n Company-B produkzio-etxearentzat Judaren muxuaren inguruko produkzio bat egin zuen. Australiar saio eta telebistako pelikuletan parte hartzen jarraitu zuen, baita Bootmen izeneko antzerki baten ere. Bestelako produkzioetan ere hartu zuen parte: Dirty Deeds, Gettin Square, Somersault eta Macbeth. 2004ean Worthingtonek aktore nagusi onenaren saria irabazi zuen bere paperagatik Somersault produkzioan. Worthingtong oso ezaguna da Australiar Love My Way telebista-saio famatuan Howardena egiteagatik.

Worthingtonen ibilbide internazionala Hollywoodeko Hart's War eta The Great Raid (Australian filmatu zena) bezalako produkzioetan paper txiki batzuk egiten hasi zen. 2006ko Casino Royale pelikulan James Bonden papera (Pierce Brosnanek utzitakoa) egiteko hautagaietako bat izan zen. Martin Bellek pelikularen zuzendariak jakinarazi zuen Worthington eta Henry Cavill finalistak suertatu zirela Daniel Craigen aurka, azkenean papera lortu zuenak, alegia.

2007an, James Cameronek Worthington hautatu zuen Avatar filmean paper nagusia antzezteko. 2008ko otsailaren 12an plazaratu zen berria: Sam Worthington, Cameronek gomendatua, Terminator Salvation pelikulan Marcus Wrigthena egiteko hautatu zuten. Pelikula mundu osoan zehar estreinatu zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Pertsonaia Bestelako Oharrak
2000 JAG Dunsmore
- Boomerang: Part 1 (2000)
Telebista Saioa
Water Rats Phillip Champion
- Able to Leap Tall Buildings (2000)
Telebista Saioa
Bootmen Mitchell
Blue Heelers Shane Donovan
- Bloodlines (2000)
Telebista Saioa
2001 Matter of Life Our Hero
2002 Hart's War (Harten guda) Cpl. B.J. 'Depot' Guidry
Dirty Deeds Darcy
2003 Gettin' Square (El Desquite) Barry 'Wattsy' Wirth
2004 Thunderstruck Ronnie
Somersault Joe
Blue Poles Miles
Love My Way Howard Light (2004-2005) Telebista Saioa
2005 The Great Raid PFC Lucas
Fink! Able
The Surgeon Dr. Sam Dash Telebista Saioa
2006 Macbeth Macbeth
Two Twisted Gus Rogers
- Delivery Man (2006)
Telebista Saioa
2007 Rogue (Piztiaren Lurraldea) Neil
2009 Avatar Jake Sully
Terminator Salvation Marcus Wright
Last Night Michael Reed
2010 Clash of the Titans Pertseo
Last Night Michael Reed
Love and Distrust Miles
2011 Debt, TheThe Debt Young David
Texas Killing Fields Detective Mike Sounder
2012 Man on a Ledge Nick Cassidy
Wrath of the Titans Perseus
2013 Drift JB
2014 Sabotage James "Monster" Murray
Cake Roy
The Keeping Room Moses
2015 Paperezko hegazkinak Jack
Kidnapping Freddy Heineken Willem Holleeder
Everest Guy Cotter
2016 Hunter's Prayer Stephen Lucas
The Shack Mack Philips
Hacksaw Ridge Captain Glover
2018 Ghost Wars Lieutenant Jason Williams
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sam Worthington Aldatu lotura Wikidatan