Sama Abdulhadi
| Sama Abdulhadi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Amman, 1990eko urria (35 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | discjockeya eta soinu-ingeniaria |
| samaabdulhadi.com | |
Samaʼ Abdulhadi (arabieraz: سما عبد الهادي) (Amman, Jordania, 1990) Palestinar techno musikagilea eta ekoizlea da, "Palestinako techno eszenaren erregina" bezala ezagutzen dena eta baita «Skywalker» eta «Sama'» ezizenekin ere.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abdulhadi Jordanian jaio zen 1990ean. Bere familia Palestinatik deportatu zuten, 1969an bere amonak, Issam Abdulhadik, Jerusalemgo Hilobi Santuaren Elizan eserialdia eta gose greba[1] antolatu ostean. 1993an, familiari Palestinara itzultzen utzi zioten, eta Ramallahn jarri ziren bizitzen. Abdulhadik 13 urte zituenean, Bigarren Intifadan, FDIek (Israelgo Defentsa Indarrak) euren apartamentu blokea hartu zuten eta familia teilatuan bizitzera behartu zuten hiru egunez.[3][1][2]
Abdulhadik Palestinako futbol selekzioarekin jokatu zuen lesio batek bere futbol ibilbidea eten zuen arte.[1]
Beiruten soinu-diseinua ikasten ari zela, Abdulhadik techno musika ezagutu zuen Satoshi Tomiie DJ japoniarra entzun ondoren. Kairora joan zen soinu-ingeniari gisa lan egiteko eta Ekialde Arabiar osoan ibili zen musika jartzen.
2017ko apirilean, Frantziako Institutuak Parisko Arteen Hirian sei hilabeteko egoitza batean parte hartzeko aukeratu zuen, eta bertan bere hurrengo albumean lan egin zuen. 2018an Ramallah-tik Boiler Room-entzat, munduko musika elektronikoaren plataformarik ezagunenarentzat, egindako saioak nazioarteko eszenara bultzatu zuen.[4]
2020an, Palestinar Agintaritzak Nabi Musa ekitaldi gunean jarduteko baimena eman zion, baina palestinar erlijiosoak bertan sartu ziren eta festa geldiarazi zuten. Atxilotu eta espetxeratu egin zuten, leku erlijioso bat profanatzea egotzita.[1]
2023. urte hasieran lau asteko erresidentzia egin zuen Londresko Phonox klubean. 2023ko apirilean underground musikaren plataforma berri bat plazaratu zuen, Resilience, Beiruten dirua biltzeko bi jaiekin. 2023ko urriaren hasieran, azaroaren 24an nahasketen bilduma berri bat kaleratuko zuela iragarri zuen, Fabric Presents Sama´ Abdulhadi.[1][5]
2024ko ekainean, Ramallah-ko bere DJ set-a 13 milioi aldiz baino gehiagotan ikusi zen YouTube-n. Urte horretan bertan, Abdulhadik Union Collective sortu zuen, Palestinan beste DJ batzuk aurkezteko espazio seguru bat eskaintzeko.[1]
2025ean, Sama Abdulhadi Bartzelonako Sónar jaialdian programatutako emanalditik joan egin zen, artisten boikot orokor baten parte gisa, jaialdiak KKR inbertsio-funtsarekin zituen loturengatik, zeinak bere jatorrizko enpresa erosi baitzuen, eta Palestinako lurralde okupatuetan legez kanpoko kokalekuak sustatzea leporatu baitzioten.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g Balram, Dhruva. (2023-01-06). DJ Sama Abdulhadi on techno and tenacity: ‘As a Palestinian you know life could be over in 10 minutes’. .
- ↑ a b Kale, Sirin. (2021-06-08). «Sama Abdulhadi: Palestine's techno champion» DJ Mag.
- ↑ [https://www.miftah.org/display.cfm?DocId=7831&CategoryId=5 ABDUL HADI, ISSAM (1928–2013) “Ocho mujeres palestinas nominadas al Premio Nobel 2005”. ] The Palestinian Initiative for the Promotion of Global Dialogue and Democracy.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sama Abdulhadi: la dj pionera que topó con los fanáticos» La Vanguardia 2021-03-13 (kontsulta data: 2025-08-31).
- ↑ Coney, Brian. «Sama Abdulhadi announces ‘fabric presents’ mix compilation with new single, ‘Well Fee’: Listen» DJ Mag.
- ↑ (Katalanez) 324cat. (2025-06-10). «Ouineta se suma al boicot per Palestina i cancel·la l'actuació al Sónar» 3Cat (kontsulta data: 2025-08-31).