Samanáko badia
Samanáko badia | |
---|---|
![]() | |
Mota | badia |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 19°10′N 69°25′W / 19.17°N 69.42°W |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Samanáko badia (gaztelaniaz: bahía de Samaná) Karibe itsasoan dagoen badia da, Dominikar Errepublikaren ipar-ekialdean dagoena. Yuna ibaia, Hispaniola uharteko garrantzitsuenetako bat, Samanako badian itsasoratzen da. Iparraldean, Santa Bárbara de Samaná hiria eta Samanáko penintsula daude.
Turismogune ezaguna da, besteak beste, pelikanoek eta fragatek habiak egiteko erabiltzen dituzten uharteak, kolonaurreko piktografiak eta petroglifoak dituzten kobazuloak, ibaien adarrak eta mangladi babestuak izateagatik. Urte bakoitzeko urtarrilean eta otsailean, Samanáko badiko fauna aberastu egiten da badian gelditzen diren xibarten bisitarekin.
Badiaren hegoaldean Los Haitises Parke Nazionala dago. Ezaguna da, taíno jatorriko piktografiak eta petroglifoak, hegazti-aniztasuna, manglondarrak, uharteak eta uhartetxoak dituelako (UNESCOk Los Haitises eremua biosfera erreserba izendatu zuen). Halaber, Samanáko badia Dominikar Errepublikako Itsas Ugaztunen Santutegiaren zati da, baleak eta haien urak bisitatzen dituzten izurdeak babesteko. Urtero, 50.000 turistak baino gehiagok bisitatzen dute badia, xibartak ikusteko bakarrik.[1] Horrek Dominikar Errepublikarako gune natural, turistiko eta ekonomiko garrantzitsuenetako bat bihurtzen du badia.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kristobal Kolon Hispaniola uhartera iritsi zenean, Samanáko penintsulan ciguayosen tribu taínoa bizi zen. Tribu hori Maguako kazikerriaren zati zen, eta, Kolon iritsi zenean, Guarionex kazikeak gobernatzen zuen. Ciguayosek konkistatzaileek ezagutzen zituzten gainerako hizkuntzetatik guztiz desberdina zen hizkuntza zuten.
1493ko urtarrilaren 13an, Kolonek egindako bigarren bidaian, Samanáko badia Amerikako lehen tokia izan zen, non bertako biztanle indigenek, taínoek, espainiarrekin ezberdintasunak izan zituzten gertakari batean, eta, ondorioz, hauek Gezien Golkoa (gaztelaniaz: Golfo de Las Flechas) izendatu zuten. Gertakari honen ondorioz, mendeetan zehar, Samanáko badia Gezien Badia izenarekin ezagutzen zen, eta gaur egun, gertakari hau gertatu zela uste den lekuari, Gezien Golkoa deitzen zaio.
Franklin Pierceren administrazioak agente berezi bati agindu zion itun bat negoziatzeko, Estatu Batuek Samanáko badian itsas base bat ezartzeko aukera izan zezaten, eta 1854ko urrian akordio bat sinatu zuten. Hala ere, Britainia Handiko eta Frantziako mandatariek (AEBen presentzia militarraren aurka zeudenak) Dominikar Gobernua konbentzitu zuten dominikar hiritarrak Estatu Batuetan zuriak balira bezala tratatuak izan zitezen, ituna berresteko aukerak deuseztatuz.[2] Berriro ere, Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren ondoren, William H. Seward Estatu idazkariak, garai hartan Karibeko itsas armadarako baseak bilatzen zituela, Estatu Batuentzat Samanáko badia erosteko edo alokatzeko plan bat eratu zuen. Hala ere, planak porrot egin zuen, neurri batean Kongresuaren eta Johnson Administrazioaren arteko etsaitasunagatik, eta, ondorioz, Kongresua ez zen fondora bideratu nahi izan. Geroago, Grant Administrazioak badia erosteko egin zituen ahaleginek ere porrot egin zuten AEBetako Senatuan.
Geologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Samanáko badia Ipar Amerikako plaka eta Karibeko plakaren arteko mugan dago. Bi faila daude Samanáko badian zehar. Faila horiek 19 graduko failaren mendebaldeko terminala osatzen dute, Puerto Ricoko iparraldetik eta Hispaniolaraino, Karibeko plakaren iparraldeko muga osatuz.[3] Beraz, eskualdeak lurrikarak izateko joera du.
Barnealdeko uharte eta cayoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cayo La Bocaina
- Cayo Levantado edo Bacardi uhartea[4]
- Cayo Culebra
- Cayo La Farola
- Cayo Vigia
Txikiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cayo Redondo
- Cayo Chico
- Cayo Cacata
- Cayo de Willy
- Cayo de Las Flechas
- Cayo Aurelio
- Cayo Los Corozos
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) McCann, Jennifer. (1994). Incorporating Local Community Attitudes, Beliefs and Values, Into Coastal Zone Management Solutions: A Case Study Samana Bay, Dominican Republic. University of Rhode Island.
- ↑ (Ingelesez) Schoultz, Lars. (2009). Beneath the United States: A History of U. S. Policy Toward Latin America. (4. argitaraldia) Harvard University Press, 81 or. ISBN 978-0-674-92276-1..
- ↑ (Ingelesez) Lidiak, Edward G.; Larue, D. K.. (1998). Tectonics and Geochemistry of the Northeastern Caribbean. Boulder, Colorado: Geological Society of America ISBN 0-8137-2322-1..
- ↑ (Ingelesez) Thomas Cook. Visit Bacardi Island Dominican Republic. .