Samantha Cristoforetti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Samantha Cristoforetti
Samantha Cristoforetti portrait.jpg
Bizitza
Jaiotza Milan1977ko apirilaren 26a (41 urte)
Herrialdea  Italia
Lehen hizkuntza italiera
Hezkuntza
Heziketa Municheko Teknologia Unibertsitatea
Accademia Aeronautica
Napoli Federiko II.a Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
ingelesa
frantsesa
errusiera
italiera
Jarduerak
Jarduerak astronauta, hegazkinlaria eta ingeniaria
Enplegatzailea(k) Europako Espazio Agentzia
Italian Space Agency
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Italian Air Force
Gradua kapitain
Astronauta
Misioak Expedition 43 Expedition 42 Soyuz TMA-15M
Misioen entseina(k)   Soyuz TMA-15M
Denbora espazioan 287.562 minutu
IMDb nm4601388
http://samanthacristoforetti.esa.int eta http://avamposto42.esa.int

Samantha Cristoforetti (Milan, Italia, 1977ko apirilaren 26a -) astronauta italiarra da. Europako Espazio Agentziaren hirugarren eta Italiako lehen emakumezko astronauta da. Nazioarteko Estazio Espazialeko 42/43. Espedizioetako kide da eta gaur egun espazioan dago.

Samantha Italiako Aire Armadaren kapitaina da. 500 ordutik gorako esperientzia pilatu du ondorengo hegazkin militarrak pilotatzen: SF-260, T-37, T-38, MB-339A, MB-339CD and AM-X.

Samanthak italieraz, ingelesez, alemanez, frantsesez eta errusieraz daki.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samantha Milanen jaio zen 1977ko apirilaren 26an. Trentoko Liceo Scientifico zentroan burutu zituen bere bigarren hezkuntzako ikasketak 1996an, non ikasle-truke programari esker urte bat igaro zuen Ameriketako Estatu Batuetan.

2001ean graduatu zen Municheko Teknologia Unibertsitatean, non ingeniaritza mekanikoan master titulua lortu zuen propultsio aeroespazial eta egitura arinen espezializioetan. Gainera, bere ikasketen parte bezala, lau hilabete igaro behar izan zituen Frantzian, Toulouseko Aeronautikaren eta Espazioaren Goi Eskola Nazionalean aerodinamikako proiektu esperimental batean lan egiten. Koheteentzako propultsatzaile solidoen inguruko master-tesia idatzi zuen Moskuko Teknologia Kimikoen D. Mendeleiev Unibertsitatean egin zuen 10 hilabeteko egonaldian zehar.

2001ean Italiako Aire Armadan sartu zen Pozzuolin. Italiako Aire Armadaren akademian egindako entrenamenduen parte bezala, 2005ean zientzia aeronautikoetan graduatu zen Napoliko Federico II.a Unibertsitatean.

2005etik 2006ra Sheppard Aire Armadaren Basean egon zen Texasen, AEBtan. Bertan Euro-NATOren jet pilotuentzako baterako entrenamendua burutu zuen, borroka-pilotua bilakatu zen eta Italiako Istranako basera bidali zuten 51. hegazkin bonbaketarien hegalaren 132. eskuadroira.

2007an Samanthak borroka-hegazkinen oinarrizko entrenemandua burutu zuen. 2007tik 2008ra MB-339 hegazkina pilotatu zuen.

2008an Foggian basea duen 32. hegazkin bonbaketarien hegalaren 101. eskuadroian sartu zen.

2009ko maiatzean hautatu zuten ESAren astronauta. 2009 irailean ESAn sartu zen eta 2010eko azaroan astronautentzako oinarrizko entrenamendua egin zuen. 2012ko irailean Italiako Espazio Agentziak 2014an Nazioarteko Estazio Espazialera joateko misioa esleitu zioten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samantha Cristoforetti