Samia Suluhu
Samia Hassan Suluhu (Zanzibar, 1960ko urtarrilaren 27a - ) tanzaniar politikaria da. 2021eko martxoaren 17an Tanzaniako lehendakaritza hartu zuen John Magufuli lehendakariaren ezusteko heriotzaren ostean. Herrialdearen historiako lehenengo emakume lehendakaria da eta Zanzibarren jaiotako lehen lehendakaria ere[1]. Konstituzioaren arabera, Suluhu lehendakari izango da 2025eko hauteskundeak ospatzen diren arte[2].
2015ean Magufulirekin batera aurkeztu zen hauteskundetara, lehendakari-orde izateko. Tanzaniako lehenengo emakume lehendakari-ordea izan zen. Aurretik, Makunduchi barrutiko diputatua izan zen 2010 eta 2015 artean, Chama Cha Mapinduzi alderdiarekin. 2010ean lehendakariordearen bulegoan Estatu ministroa izan zen. Zanzibar eskualde erdi-autonomoaren ministra ere izan da. 2014an konstituzio berria idatzi zuen batzordearen lehendakari-orde izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Tanzania's first female president sworn in» ABC News 2021-03-19 (kontsulta data: 2023-01-25).
- ↑ «Muere el presidente de Tanzania, John Magufuli, a los 61 años» France 24 2021-03-17 (kontsulta data: 2021-03-18).