Samia Yusuf Omar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samia Yusuf Omar
Bizitza
JaiotzaMuqdisho1991ko martxoaren 25a
Herrialdea Somalia
HeriotzaMediterraneoa2012ko apirila (21 urte) (21 urte)
Heriotza moduaistripua: itotzea
Hezkuntza
Hizkuntzaksomaliera
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
200 metroko lasterketaBeijingo Nazio Estadioa2008ko abuztuaren 19a32,16
 
Pisua54 kilogramo
Altuera16.434 zentimetro

IAAF: 243397 Olympic.org: samia-yusuf-omar Edit the value on Wikidata

Samia Yusuf Omar (somalieraz: Saamiiyaa Yuusuf Omar, arabieraz: سامية يوسف عمر‎; Somalia, 1991ko martxoaren 25a - Mediterraneo itsasoa, 2012ko apirila) somaliar atleta izan zen. 2008an Beijingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samiak 200 metroko lasterketan parte hartu zuen Beijingo Olinpiar Jokoetan, nahiz eta prestakuntza eskasa egina izan, bere herrialdeko eskasiak hala behartuta. Nabarmendu zen proban, azkena izanik ere eta beste lehiakideek baino ia hamar segundo gehiago behar izan, ikusleen txaloak jasoz.

Somaliako hiriburuan, Muqdishon, hazi eta entrenatua zen, gerra, txirotasuna, atletismo instalazio falta erabatekoa eta emakumeek kiroletan parte har dezaten aurkako giro baten barnean.

2012ko apirilean Samia Yusuf Omar Libiatik Italiara itsasoa zeharkatzen saiatu zen, baina bidaia egiten ari zen patera edo txalupak hondoa jo zuen. Somaliako Olinpiar Nazio Batzordeak Samia hila zela baieztatu zuen, nola hil zen zehaztu ez bazuen ere[1][2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]