Edukira joan

Samira Azzam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samira Azzam
Bizitza
JaiotzaAkre1927ko irailaren 13a
Herrialdea Palestinako Britainiar Mandatua  (1927ko irailaren 13a -  1948)
BizilekuaAkre
Beirut
Bagdad
Kuwait
Amman
Haifa
HeriotzaAmman1967ko abuztuaren 8a (39 urte)
Hobiratze lekuaBeirut
Heriotza moduaberezko heriotza: gaixotasun kardiobaskularra
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, irakaslea, irrati-esataria, itzultzailea eta militante politikoa
Jasotako sariak

Samira Azzam (arabieraz: سميرة عزام‎; Akre, Palestinako Britainiar mandatua, 1927ko irailaren 13a) palestinar idazle eta kazetaria izan zen. Kontakizun laburren aitzindari gisa ezaguna izan da bere herrialdean. Azzamek Akre-ko eskola publikoan egin zuen lehen hezkuntza eta ondoren Gazako mojen eskola batean. Ikasketak amaitu zituenean, eskola katoliko batean aritu zen irakaskuntzan, 1943tik 1945era.[1]

Azzamek ingelesa ikasi zuen eta urrutitik jarraitu zituen ikasketak. Geroago, lan egiten zuen eskolako zuzendari lanetan aritu zen. Libanora emigratu zuen bere familiarekin batera 1948ko Nakbaren ostean denboraldi labur batez. Ondoren, Irakera joan zen eta bi urtez Hilla hiriko neskatoentzako eskola batean maistra lanetan aritu zen, Libanora itzuli eta zenbait aldizkaritarako idazten hasi aurretik.

1957an, Azzam Youssef al-Hassan idazlearekin ezkondu zen Beiruten eta Bagdadera itzuli ziren biak. Radio Bagdadekin eta Kuwaitekin sinatu zuen eta 1957tik 1959ra arte literatur programen ikuskatzaile izan zen.

“Al Shaab” egunkaria argitaratu zuen Badr Shakir al-Sayyab-ekin batera .

1959an Azzam eta senarra Libanora deportatu zituzten, non itzulpen eta argitalpen enpresa batean lanean hasi eta ingeleseko literatur lanen zerrenda luzea itzuli zuen.

Bizitzako lehen urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samira Azzam familia kristau ortodoxo batean jaio zen Akren, Palestinan. Akre-ko lehen hezkuntzako eskolan ikasi zuen eta Haifa-ko "Takmilyet Al-Rahibat" eskolan, bigarren hezkuntza, 16 urterekin maistra lanetan hasi aurretik. Aldi horretan, egunkari palestinar baterako artikuluak idazten hasi zen “Kostaldeko neska” izengoitiarekin. 1948an, Azzam eta bere familia Libanora emigratu zuten palestinarren exodoaren ondorioz.[2]

Bi urte Libanon eman ondoren, familia utzi zuen Irakeko neskentzako eskola bateko zuzendari gisa lan egiteko. Han, Ekialdeko Asiako irrati-difusioko konpainiako irrati-esatari gisa hasi zuen bere ibilbidea. Lehenik, “Emakumeen txokoa” programarako idatzi zuen, irratiak Beirutera bidali aurretik, eta han, “Goizarekin” saioa aurkeztu zuen. Bere ahotsa ezagun egin zen arabiar askorentzat, eta horrek bere idazkerak indar handiagoa hartzea ekarri zuen.

1959ko abenduaren 24an, Samira Azzam Youssef al-Hassan idazlearekin ezkondu zen eta Irakera itzuli ziren denboraldi labur batez. Hala ere, handik gutxira alde egin behar izan zuten, monarkia erori ondoren, errepublika berriak erregimen berriaren aurkako irratsaioak emititzea leporatu baitzion Azzami. Beirutera itzuli zenean, emakumeentzako hainbat argitalpenetarako idazten hasi zen, eta klasikoak ere itzuli zituen ingelesetik arabierara. Gainera, hirurogeiko hamarkadan politikoki oso aktiboa izan zen. 1967ko abuztuaren 8an, Samira Azzam bihotzekoak jota hil zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]