Samivel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Samivel
Samivel by Erling Mandelmann.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1907ko uztailaren  11
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Grenoble1992ko otsailaren  18a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta zinema zuzendaria

Samivel (Jaiotza-izena: Paul Gayet-Tancrède ; Paris, 1907ko uztailaren 11 - Grenoble, 1992ko otsailaren 18a) frantses diseinatzailea, margolaria eta idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan eskiaren eta alpinismoaren inguruko marrazkiak egin zituen. Sail horretatik Delagrave argitaldariak zenbait irudi hartu eta Sous l´Sil des choucas (1931, Belatxingen begipean) umorezko bilduma argitaratu zuen. 1935ean Gargantua et Pantagruel argitaratu zuen. Ondoren Samivel bere testuak idaztera ausartu zen, eta hala sortu zuen Erdi Aroko giroko trilogia bat, Goupil (1936, Azeria), Brun l´Ours (1938, Hartz arrea) eta Les Malheurs d´Ysengrin (1939, Ysengrinen zorigaitzak) lanek osatua. Formatu handia hautatu zuen Samivelek lan horietarako eta, horri esker, perspektiba-efektuak, paisaia handiak, baso eta zelaiak eta argi-ilunak maisutasun handiz marraztu ahal izan zituen. 1935ean Parade des diplodocus (Diplodocusen parada) eta Les Blagueurs de Bagdad (Bagdadeko adarjoleak). Gerra garaian Paristik ihes egin zuen, eta bilduma bat egin zuen Lyongo IAC argitaldariarentzat: François de France. Dumollet (1946) umorezko sail erromantikoa trufa eta parodia kutsuaz helduagoentzako egindako lana du, eta haurrentzako estiloa La Fontaine. 20 fables (1944) eta Train de fables (1947, Fabula-trena) lanetan landu zuen bereziki. Erdi Aroko gaietan oinarritutako Merlin-Merlot eta Le Joueur de flûte de Hamelin (1942, Hamelingo txirula-jotzailea) obrak klasiko bihurtu ziren, eta behin eta berriro argitaratu dira. Gerraren ondoren, marrazteaz gainera, bere filmak aurkezteko hitzaldiak eta mendiari buruzko lanak egin zituen: Contes à pic (1951, Tontorreko ipuinak), Hommes, cimes et dieux (1984, Gizonak, gailurrak eta jainkoak), Opéra de pics (1986, Tontorren opera). Hala ere, haurrentzako liburuen egile eta marrazkigile gisa izan zuen Samivelek ospea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]