Sammallahdenmäki
| Sammallahdenmäki1 | ||
36 tumulu dira. | ||
| Mota | Kulturala | |
| Irizpideak | ii, iv, vi | |
| Erreferentzia | 579 | |
| Kokalekua |
| |
| Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika | |
| Koordenatuak | 61°07′10″N 21°46′30″E / 61.11944°N 21.77500°E | |
| Izen ematea | 1999 (XXIII. bilkura) | |
| 1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena | ||
Sammallahdenmäki Lappi herrian, Satakunta lurradean, Finlandiako hegomendebaldean dagoen ehortze-lekua da. Bertan, granitoz altxatutako 36 ehortze-multzoak aurkitu dira Kronologikoki Brontze Arokoa da, K.a. 1500 eta K.a. 500 urtekoak dira. 1999ko abenduaren 1an Unescok Gizateriaren ondarearen zerrendan sartu zuen Sammallahdenmäki, horretan Finladiako lehenengo aztarnategi arkeologikoa izanik.[1] Tumulo hauek sortu zituzten kultureei buruz oso informazio gutxi dago; Sammallahdenmäkikoa garrantzitsuenetariko bat da.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurperatzeak egin ziren garaietan lekua itsasotik oso gertu zegoen. Mugimendu isostatikoek Botniako golkoaren urak atzera eraman dute eta gaur egun itsasoa 15 kilometrotan dago.
Aurkikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai modernoetan tumulu horien lehenengo aipamen 1878koa da. Horietako lau 1891an Volter Högman arkeologoak aztertu zituen, tartean Kirkonlaattia elizaren lurra, 16m.X 19m.ko angeluzuzeneko itxurakoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Aztarnategiari buruzko informazioa.