Sammy Reshevsky

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sammy Reshevsky
Samuel Reshevsky 1968.jpg
Bizitza
Jaiotza Ozorków1911ko azaroaren 26a
Herrialdea  Polonia
Heriotza New York1992ko apirilaren 4a (80 urte)
Hezkuntza
Heziketa Chicagoko Unibertsitatea
Lanbidea
Lanbidea xakelaria eta kazetaria
Sammy Reshevsky, xakeko maisuekin, aldibereko saio batean, 1920an.

Sammy Reshevsky (Ozorkow, Polonia, 1911ko azaroaren 26a - Syffern, New York, AEB, 1992ko apirilaren 4a) estatubatuar xake-jokalaria izan zen, jatorriz poloniarra. Jokalari nekaezina eta estratega bikaina; Estatu Batuetako txapelduna askotan (1936, 1938, 1940, 1942, 1946, 1969, 1971); aurkari gogorrenak menderatu zituen, are munduko txapeldunak ere, baina ez zuen inoiz lortu munduko txapeldun izatea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urte besterik ez zituela, Europa osoan barrena ibili zen bere dohainak erakusten, eta 9 urterekin master-maila lortu zuen. Harrigarrizko partidak egin zituen, 75 aurkariren kontra aldi berean jokatu eta irabaziz. 1920an Estatu Batuetara emigratu zuen gurasoekin. Estatu Batuetako jokalari onenekin lehiatu zen, eta xake-arazo konplexuei soluzioa aurkitu zien, baina, halako batean, haurren ongizaterako begiraleek profesional gisa jokatzea debekatu zioten. Aurrerago, kontularitzako ikasketak egin ondoren, xakean jokatzen hasi zen berriro.

Nahiz eta munduko jokalari onenak ere mendean hartu zituen -José Raúl Capablanca (1935ean), Mikhail Botvinnik (1955ean), Bobby Fischer (1961)-, ez zuen sekula lortu munduko txapeldun izatea; aditu batzuen arabera, bere karrera eten izanagatik, jokoan beti berdin hasteagatik eta presaz jokatzeko atxikimenduagatik. 1984an, 72 urte zituela, Reykjavikeko Nazioarteko Txapelketa irabazi zuen. Xake-jokoari buruzko bi liburu idatzi zituen: Reshevsky on Chess (1948, "Reshevsky xakean") eta How Chess Games Are Won (1962, "Nola irabazten diren xake-jokoak").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sammy Reshevsky Aldatu lotura Wikidatan

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]