Samopal vzor 23
Samopal vzor 23 | |
---|---|
Mota | Subfusil |
Jatorrizko herrialdea | ![]() |
Zerbitzua | |
Produkzioa | |
Fabrikatzailea | Česká zbrojovka Uherský Brod (en) ![]() |
Zehaztasunak | |
Munizioa | 7.62×25mm Tokarev (en) ![]() 9 x 19 mm Parabellum |
Samopal vzor 23 subfusila, Txekoslovakian 1948an hasiriko arma familia bateko lehengoa izan zen. Kulata finkoa eta tolesgarria zuten modeloak egin ziren 9 mm Parabellum (Sa 23 eta Sa 25 modeloak, hurrenez hurren) eta 7,62 Tokarev kalibreetan (Sa 24 eta Sa 26 modeloak).
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Samopal 23 familiako subfusilak izan ziren kargagailua pistoletean eta ixtailu teleskopikoa erabiltzen zutelarik produkzioan sartu ziren lehen armak. Ixtailu teleskopikori esker armaren luzera asko txikitu daiteke, ixtailuaren pisua kanoiaren inguruan jartzen delarik. Blowback bidez funtzionatzen zuten eta su automatiko ala erdi automatikoa egiteko aukera katuaren bitartez egiten zen, ezartzen zitzaion presioaren arabera.
Samopal 23 familiako subfusilek Uzi subfusilaren diseinua inspiratu zuten.
Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Samopal 23 modeloa izan zen lehen bertsioa, zurezko kulata zurruna zuen eta 9 mm Parabellum kartutxoak erabiltzen zituen. Pistolete bertikala zerabilen eta 24 edo 40 kartutxoko kargagailuak zerabiltzan.
- Samopal 25 modeloa izan zen hurrengo bertsioa, eta hau izan da ezagunena. Kulata zurruna erabili beharrean alde batera tolesten zen kulata metalikoa zerabilen. Beste ezaugarriak Samopal 23 bertsioaren berdinak dira.
- Samopal 24 bertsioak 7,62 Tokarev kalibreko kartutxoak darabiltzan kulata zurrunezko bertsioa da. Karagailua eta pistoletea aurreraka inklinatuta daude kartutxo erraz sar dadin errekamaran, hau delarik Samopal 23 bertsiotik desberdintzen duen gauza nagusia. 32 kartutxoko kargagailuak darabiltza.
- Samopal 26 bertsioa kulata tolesgarria duen 7,62 Tokarev kalibreko bertsioa da.
Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Samopal | Sa 23 | Sa 25 | Sa 24 | Sa 26 |
---|---|---|---|---|
Kalibrea [mm] | 9 | 7,62 | ||
Kartutxoa | 9x19mm Parabellum | 7,62 Tokarev | ||
Balaren irteera abiadura [m/s] | 380 | 550 | ||
Su abiada [tiro minutuko] | 600 | 650 | ||
Kargagailuaren tamaina | 24/40 | 32 | ||
Luzera [mm] | 686 | 445/686 | 686 | 445/686 |
Pisua [kg] | 3,27 | 3,50 | 3,30 | 3,10 |
Kanoiaren luzera [mm] | 284 | |||
Konoiko estria kopurua | 6 | 4 | ||
Tiramena [m] | 200 | 300 |