Samson eta Dalila (opera)
Samson eta Dalila (opera) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1876 |
Argitaratze-data | XIX. mendea |
Estreinaldi-data | 1877ko abenduaren 2a |
Izenburua | Samson et Dalila |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | opera |
Hizkuntza | frantsesa |
Zatiak | 3 ekitaldi |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | Epaileen Liburua |
Libretista | Ferdinand Lemaire |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Camille Saint-Saëns |
Fikzioa | |
ikusi
| |
- Artikulu hau operari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Samson eta Dalila».
Samson eta Dalila[1] (frantsesez: Samson et Dalila; Op. 47) Camille Saint-Saëns frantziar musikagileak konposatutako hiru ekitaldiko grand opéra izan zen. Libretoa Ferdinand Lemairek egin zuen, Bibliako pasartean oinarrituta. Weimarko Grossherzogliches antzokian 1877ko abenduaren 2an estreinatu zuten.
Opera Itun Zaharreko Epaileen Liburuko 16. kapituluan dagoen Samson eta Dalilaren kontakizun biblikoan oinarritzen da. Erregulartasunez antzezten den Saint-Saënsen opera bakarra da. Dalilaren dendako II. ekitaldiko maitasun eszena opera frantziarra definitzen duten pieza tipikoetako bat da. Dalilaren arietatik bi oso ondo ezagutzen dira: "Printemps qui commence" eta "Mon cœur s'ouvre à ta voix", eta horietako bigarrena errezitaldi ezagunenetako bat da mezzosoprano/kontraltorako errepertorioan.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pertsonaia | Tesitura | Estreinaren antzezle-zerrenda, 1877-12-02 (zuzendaria: Eduard Lassen) |
---|---|---|
Samson | tenor | Franz Ferenczy |
Dalila | mezzosoprano | Auguste von Müller |
Dagonen Apaiz Nagusia | baritono | Hans von Milde |
Abimelel, Gazako satrapa | baxu | Dengler |
1. filistiarra | tenor | Karl Knopp |
2. filistiarra | baxu | Felix Schmidt |
Filistiar mezularia | tenor | Winiker |
Apaiz judua | bajo | Adolf Hennig |
Hebrear eta filistiarrak |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 195. arauaː Artelanen izenak. Musika. (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |