Samsung

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samsung
Samsung wordmark.svg
Datuak
MotaChaebol (en) Itzuli
Jarduera sektoreakonglomeratua
HerrialdeaHego Korea
Jarduera
Enplegatuak590.000 (2014)
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Legezko formaEnpresa pribatu
Historia
Sorrera1938
Sortzailea
SorlekuaSuwon
webgune ofiziala
Facebook: Samsung Twitter: Samsung Youtube: UCWwgaK7x0_FR1goeSRazfsQ TikTok: samsung Musicbrainz: 1ce639a8-4d95-4e49-9c10-6da1fbcccf9c Edit the value on Wikidata
Samsung Group egoitza nagusia Samsung hirian, Seulen.

Samsung Group (koreeraz 삼성 그룹) enpresa multinazional multzo handi bat da. Egoitza nagusia Samsung hirian du, Seulen, Hego Korean. Nazioarteko konglomeratu handienetakoa da diru-sarrerei dagokienez eta Hego Koreako Chaebol nagusietakotzat jotzen da berebat. Hanja koreeraz, samsung hitzak “hiru izar” esan nahi du.

Taldea nazioarteko hainbat negozioz osatzen da, gehiengoa Samsung markapekoak: horien artean, Samsung Electronics esanguratsua da, munduko elektronika konpainia handiena; halaber, Samsung Heavy Industries, munduko itsasontzi ekoizle handiena; Samsung C&T, eraikuntza konpainia; eta Samsung Life Insurance, Koreako aseguru konpainia handiena.

Samsung kontsumo elektronika marka ezagunenetakoa da 2005etik eta Hego Koreako marka ezagunenetakoa da nazioartean. Samsung taldeak Hego Koreako esportazioen % 20 bere gain hartzen ditu eta liderra da Hego Koreako barne-industrietan: finantzak, kimika, txikizkaria eta aisialdia. Konpainiaren eragina nabaria da herrialde osoan eta, horren ondorioz, Hego Korea batzuetan “Samsung errepublika” deitzen dute.

Jatorria eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Talde osoa belaunaldietan zehar fundatzailearen familiarengatik kontrolatua izan da, munduko aberatsenetariko batengatik hain zuzen. Lee Byung-Chull fundatzailearen semeek goi karguen ardura dute gaur egun.

Hego Koreako hainbat enpresa (bereziki elektronika alorrean) Samsung-en menpekotasuna dute, oinarrizko osagai edo lehengaien hornitzaile den neurrian (besteak beste erdieroale eta LCD panelak).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]