Samuel Doe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samuel Doe
Samuel K. Doe.jpg
(1982)
21. Liberiako presidente

1986ko urtarrilaren 6a - 1990eko irailaren 9a
Samuel Doe - Amos Sawyer (en) Itzuli
People's Redemption Council (en) Itzuli lehendakari

1980ko apirilaren 12a - 1986ko urtarrilaren 6a - William Richard Tolbert (en) Itzuli, Samuel Doe
Bizitza
JaiotzaTuzon (en) Itzuli1951ko maiatzaren 6a
Herrialdea Liberia
Talde etnikoaKrahn people (en) Itzuli
HeriotzaMonrovia1990eko irailaren 9a (39 urte)
Heriotza moduasummary execution (en) Itzuli: torture murder (en) Itzuli
HiltzaileaPrince Johnson (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Nancy Doe (en) Itzuli  (1969 -  1990)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Liberia (en) Itzuli
Seulgo Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaPeople's Redemption Council (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraArmed Forces of Liberia (en) Itzuli
GraduaSenior sergeant (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLiberiako Lehen Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaBaptismoa
Alderdi politikoaNational Democratic Party of Liberia (en) Itzuli

Find a Grave: 11724199 Edit the value on Wikidata

Samuel Kanyon Doe (Tuzon, Liberia, 1951ko maiatzaren 6a - Monrovia, Liberia, 1990eko irailaren 9a) liberiar militarra eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Krahn leinuko kidea zen. Hemezortzi urterekin soldadu egin zen. Krahn indiarren eta koloniaren fundatzaile amerikar-liberiarren ondorengoen arteko tirabirek krisi sakona eragin zuten 1980an, Doeren gidaritzapean ziharduen Krahn talde batek William R. Tolbert lehendakaria eta honen hamahiru laguntzaile hil zituenean.

Doek jeneral kargua eskuratu zuen, eta Herria Askatzeko Batzorde bat osatu zuen, berak izendatutako hamalau kiderekin, herrialdea gobernatzeko. 1985ean hauteskundeak irabazi zituen iruzur eginez, eta zenbait estatu-kolpe saio eragotzi zituen. Basakeriaz eta ustelkeriaz akusatu zuten, eta produkzio nazionalaren beherapenari, auzo herrialdeen etsaitasunari eta baldintza ekonomikoen hondamendiari aurre egin behar izan zion. Bere leinuko kideak oposiziokoak zapaltzera bultzatu zituen eta matxinada herrialde osora zabaldu zen. Gerra zibila hasi zen eta 1990eko erdialdean Liberia osoa, Monroviako alde batzuk izan ezik, matxinatutako talde etsaien mendean zegoen. Urte hartan bertan atxilo hartu eta hil egin zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Doe Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]