Samuel Eto'o

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samuel Eto'o
Samuel Eto'o'14.JPG
Bizitza
JaiotzaDouala1981eko martxoaren 10a (40 urte)
Herrialdea Kamerun
 Espainia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Bianco viola RMA.png Real Madril Castilla Club de Fútbol1996 / 1997
Flag of None.svg Kamerungo futbol selekzio nazionala1997 / 201411856
Bianco viola RMA.png Real Madril1997 / 200030
600px White background HEX-0262C1 centre.svg Club Deportivo Leganés1997 / 1998304
Rcd espanyol flag.svg RCD Espanyol1999 / 199900
600px Rosso e Nero 16.png RCD Mallorca2000 / 2000196
600px Rosso e Nero 16.png RCD Mallorca2000 / 200412048
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba2004 / 2009144108
Flag of None.svg Internazionale Football Club2009 / 20116733
Flag of None.svg FC Anzhi Makhachkala2011 / 20135325
Azzurro e Bianco con Leone, Staffa.svg Chelsea Football Club2013 / 2014219
600px Blu sfumato d'Azzurro con allori e torre Bianchi.png Everton Football Club2014 / 2015143
Flag of None.svg UC Sampdoria2015 / 2015182
Flag of None.svg Antalyaspor2015 / 2018ko urtarrila7344
Flag of None.svg Konyaspor2018ko urtarrila / 2018ko abuztua136
Flag of None.svg Qatar SC2018ko abuztua / 2019ko iraila176
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Pisua75 kilogramo
Altuera180 zentimetro
Jasotako sariak
Izengoitia(k)La pantera negra
El lleó indomable

samueletoo-officiel.com
IMDB: nm2067634 Twitter: setoo9 Olympic.org: samuel-eto-o-fils FIFA: 170667 UEFA: 45996 Edit the value on Wikidata

Samuel Eto'o Fils (Nkon, Kamerun, 1981eko martxoaren 10a - ) futbol aurrelaria da, egun Inter de Milangoa. Kokapen egokienak bilatzeko eta baloia jaurtizeko abileziak munduko futbolaririk hoberenetakoa bihurtu du Samuel Eto'o. Izan ere, 2003, 2004 eta 2005ean jaso du Urteko Afrikako Futbolariaren Saria, hiru aldiz jarraian lortu duen lehendabizikoa. Gainera, 2004an (Diego Forlan-ekin batera) eta 2005ean Pichichi saria irabazi du Espainiako Lehen Mailan.

2004an FC Barcelonarekin sinatu baino lehen, Eto'o Real Madrideko harrobian aritu zen sei urtez. Baina horietako azken lau eta erdiko urteak RCD Mallorcan eman zituen. Hor, 2003an Espainiako Errege Kopa irabazi zuen Recreativo de Huelva garaitu ostean.

FC Barcelona eta Real Madriden arteko aspaldiko lehia dela eta, Samuel Eto'oren salmentak hautsa astindu zuen. Garaiko Real Madrideko presidenteak, Florentino Pérezek FC Barcelonari saldu zion 24 milioi euroren truke, ligako aurrelaririk hoberenak (Ronaldo eta Raúl hain zuzen ere) dagoeneko taldean bazituela argudiatuta. Samuel Eto'ok aparteko futbolaria dela erakutsi du FC Barcelonan ere. Hor, 2004-05eko zein 2005-06ko ligak irabazi ditu, berak sartutako golei esker hein handi batean. 2005eko FIFA Urteko Munduko Futbolarien Sarian hirugarren sailkatu zen, Ronaldinho taldekidearen eta Chelsea FCko Frank Lamparden atzean. 2006ko maiatzaren 17an, Champions Leagueko finalean, Arsenal FC garaitu zuen FC Barcelonak, 1 eta 1eko berdinketa Samuel Eto'ok lortutakoan. Hori dela eta, partidako gizona hautatu zuten Eto'o.

Kamerungo selekzioarekin ere tituluak eskuratu ditu: 2000ko eta 2002ko Afrikako Nazioen Kopak zein urrezko domina 2000ko Olinpiadetan. 17 urterekin jokatu zuen estreinako partida Italiaren kontra. 2002ko Munduko Futbol Txapelketan parte hartu zuen. 2006ko Afrikako Nazioen Kopako Boli Kostaren kontrako finalaurdenean, Samuel Eto'ok sailkapena emanen zion penaltian egin zuen huts. Hala ere, gol gehien egin zituena izan zen.

2021eko irailean, Samuel Eto'o-k, Kamerungo Futbol Federazioko (Fecafoot) presidentetzarako hautagaitza iragarri zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]