Edukira joan

Samuel Ferguson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samuel Ferguson

Bizitza
JaiotzaBelfast1810eko martxoaren 10a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaHowth1886ko abuztuaren 9a (76 urte)
Familia
AitaJohn Ferguson
Ezkontidea(k)Mary Catherine Ferguson  (1848ko abuztuaren 16a -
Hezkuntza
HeziketaBelfast Royal Academy (en) Itzuli
Royal Belfast Academical Institution (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakartxibozaina, poeta, arkeologoa, idazlea, abokatua eta antiquarian (en) Itzuli

Musicbrainz: f031c6c9-5a05-4249-84d1-81910faec5f8 Edit the value on Wikidata

Samuel Ferguson (Belfast, 1810eko martxoaren 10aHowth 1886ko abuztuaren 9a) irlandar olerkari, abokatu eta antikuarioa izan zen. Irlandako mitologiarekiko eta Irlandako antzinako historiarekiko zuen interesa zela eta, William Butler Yeatsen eta Irlandako literatur berrikuntzako beste olerkari batzuen aitzindaria izan zen.

Belfast Academy eta Belfast Academical Institution-en ikasi zuen. Gero Dublinera joan zen zuzenbidea ikastera Trinity Collegen. 22 urte zituenetik idazten hasi zen eta Blackwood's Magazine eta Dublin University Magazine aldizkarietan kolaboratu zuen.

Dublinen finkatu zen abokatutzan aritzeko eta 1846an bira bat egin zuen Europako museo, liburutegi eta aztarnategi arkeologikoetan zehar.

Poesia ez ezik, antigoaleko gauzei buruz ere idatzi zuen. 1863an megalitoak ikastera bidaiatu zuen eta Ogham Inscriptions in Ireland, Wales, and Scotland izeneko liburua idatzi zuen. 1872an lan nagusia argitaratu zuen, Congal poema luzea. 1882an Irlandako Errege Akademiako lehendakari hautatu zuten.

  • Lament for the Death of Thomas Davis, 1847
  • Aideen's Grave, 1858
  • Lays of the western Gael: and other poems, 1865
  • Cashel of Munster, 1867
  • The Coolun, 1867
  • Dear Dark Head, 1867
  • Poems, 1880
  • Congal, 1872
  • Shakespearean Breviates, 1882
  • Ogham inscriptions in Ireland, Wales, and Scotland, 1887
  • The Poetry of Sir Samuel Ferguson, 1887
  • Lays of the red branch, 1897
  • Poems of Sir Samuel Ferguson, 1918

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]