Samuel ha-Levi sinagoga

Koordenatuak: 39°51′21″N 4°01′46″W / 39.85572°N 4.02944°W / 39.85572; -4.02944
Wikipedia, Entziklopedia askea
Samuel ha-Levi sinagoga
Sinagoga del Tránsito
Iglesia de San Benito
Sinagoga Samuel ha-Leví
Esnoga de Samuel haLeví
Kultura ondasuna
Historic City of Toledo
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
UdalerriaToledo
Koordenatuak39°51′21″N 4°01′46″W / 39.85572°N 4.02944°W / 39.85572; -4.02944
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1357
Erlijioajudaismoa
katolizismoa
ErabileraParrokia eliza
sinagoga
esnoga (en) Itzuli
ErabiltzaileaMuseo Sefardí (en) Itzuli
Arkitektura
EstiloaMudejar artea
Ondarea
BICRI-51-0000017
Webgune ofiziala

Samuel ha-Levi sinagoga, baita ere Tránsitoko sinagoga Espainiako Toledo hirian dagoen XIV. mendeko eraikina da. Izena bere lanetan lagundu zuen Samuel ha-Levi mezenastik dator. Eraikuntza Petri I.a Gaztelakoa (1334-1369) León eta Gaztelako erregea zenean burutu zen. Sinagoga mudejar estiloan egina dago. Penintsulan sinagoga historikoen artean hau da hobeto kontserbatu dena.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gure Andre Mariaren igarotzea margolana. Elizari izena eman zion.

Sinagoga hau 1357 eta 1363 artean judutegian eraiki zen; eraikinean berean agertzen diren idazkunek horrela ziurtatzen dute. Aurretik, toki berean, Hamman de Zeit bainuak zeuden. Sinagoga Samuel ha-Levíren agindupean egin zen; ondoan, Mikvea eraiki zuen, gainera. Samuel ha-Leví judu-komunitatearen partaide garrantzitsua zen, Petri I.a Gaztelakoaren garaian GaztelaErresumaren aholkulari baitzen. Alfontso X.a Gaztelakoaren Siete Partidas legedi liburuan sinagogak eraikitzea debekatuta zegoen baina, Koroak horrela onartuta, salbuespenak onartzen ziren. Eta horrela egin zen Toledokoa, erregearen baimenarekin zeinek horrela Henrike II.a Gaztelakoarekin izandako lehian, Toledoko juduek hiria bere eskuetara igarotzeko egindako zerbitzuak eskertzen baitzituen. Urte horietan Toledoko aljama Gaztelako garrantzitsuena bihurtu zen.

1492an, juduak, Granadako ediktuaz, Gaztela eta Aragoitik kanporatuak izan ziren. Orduan, judutegia aitoren semeek okupatu zuten eta Errege-erregina Katolikoek sinagogaren ingurua Calatravako Ordenari eman zioten; hauek San Benito priore barrutia ezarri zuten eta sinagoga Ordenaren eliza bihurtu zuten.

XVII. mendean, herritarren artean San Benito eliza "Transitoarena" bezala ezaguna egin zen. Izen berria ulertzeko Ordenaren zaldun batek Juan Correa de Vivar margolariari enkargatu zion lanatik dator, Gure Andre Mariaren igarotzea alegia. Margolan hori plateresko estiloko aldare batean kokatu zen.

XIX. mende arte eliza orden militarren eskuetan egon zen. Dokumentuetan "San Benito baseliza" gisa aipatzen zaio eta erabat utzita dagoela esaten da. 1835eko desamortizazioarekin eragin zion eta 1877an Alfontso XII.a Borboikoa erregeak, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren oniritziarekin, Monumentu Nazionala izendatu zuen.

1964an sinagoga Sefardi museoaren egoitza izateko aukeratu zuten eta horrela dago daur egun. Museoa 1971ko ekainaren 13an ireki zen.[2]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenpluaren neurriak hauek dira: 23 metro luzera, 9,5 zabalera eta 17 garaiera. Saloin erako oinplanoa eta bi solairu ditu. Behekoan saloi laukidun bat dago; hau da erritoen espazioa. Goian, emakumeak kokatzen ziren eta oraindik habeak ikus daitezke. Emakumeak gizonengandik bereizita jartzen ziren eta xaretaz ezkutuak. Kanpotik eliza baten itxura du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel ha-Levi sinagoga Aldatu lotura Wikidatan