San Adrian (Bilbo)
| San Adrian | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Bilbo |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°14′50″N 2°55′51″W / 43.24722°N 2.93083°W |
| Azalera | 0,47 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 5.454 (2023) |
| Dentsitatea | 21.816 bizt/km² |
San Adrian Bilboko (Bizkaia) auzo bat da, Ibaiondo barrutian kokatua, bosgarren barrutian alegia. San Adrianek 0,47 kilometro koadro ditu, eta 8.042 biztanle zituen 2006an. Hiriaren hego-ekialdean kokaturik, San Adriango auzoak AP-8 autobidearekin egiten du muga hegoaldean, eta San Frantzisko auzoarekin ipar-ekialdean. Pagasarri mendirako igoera arrunta San Adriandik igarotzen da.
1950eko hamarkada eta 1960ko hamarkadan zehar garatu zen auzoa, eta garai hartakoak dira eraikitako etxebizitza gehienak. Auzoko kalerik gehienak Bizkaiko mendien izenak daramatzate. Urte askotan, San Adriango auzoa Bilboko gainerako auzoengandik banandurik egon zen, Miribillako eta A-8 autobideek hesia egiten zutelarik.
1990eko hamarkadan, etxe bloke berriak eraiki dira San Adriango etorbidean, eta azkenik 2000. urtetik aurrera, 3.100 etxebizitza eraiki ziren Miribilla izeneko gune berrian. Etxebizitza berri horiekin, biztanleria asko hazi da eta 2003tik 6.000 8.000ra igo da auzoan bizi den jende kopurua, hiriko auzo askotako jendea Miribillara etorri eta gero.
Urretxindorra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urretxindorra ikastola auzo honetan kokatuta dago.
Kale garrantzitsuenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Adrian etorbidea
- Goiko Torre kalea
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Bilboko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Begoñaibarra • Bilbo Zaharra • Bolueta • Buia • Deustuko Doneperiaga • Elorrieta • Errekaldeberri • Gazteleku • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Kastrexana • Larraskitu • Lorategi-hiria • Masustegi • Matiko • Miribilla • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran | ||
