San Adriango baseliza
San Adriango baseliza | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Baselizaren irudia; ondoan, Aranzadi Zientzia Elkartearen indusketa lanak ageri dira | |
Kokapena | |
Lurraldeko administrazio-erakunde | Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra |
Koordenatuak | 42°56′07″N 2°18′56″W / 42.93527°N 2.31566°W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 2 |
San Adriango baseliza Lizarrateko tunelean dagoen baseliza da. Gipuzkoan dago, Aizkorriko mendilerroan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dirudienez, antzinako baseliza Hirutasun Santuaren ohorez eraiki zen. Inguruko herri hizkeran, latinezko Sancta Trinitate izen hura Sandrati bilakatuko zen (eta halaxe deitzen diote tokiko euskaran oraindik ere). Hortik tunelari, euskarazko Lizarrate izen zaharraz gainera, Sandrati izen berria ere eman zitzaion, Villasantek dioenez; eta, geroago, ilun samar bilakatua zen izen horri forma argiagoa eman nahirik, San Adrian bihurtuko zen hizkuntza maila jasoan.
1893an eraitsi zuten lehenengo baseliza zahar hura, eta beste bat eraiki. Gerora, XIX. mendean, mikeleteen koartel bat ere egon zen; 1911an jazotako suteak erabat erraustu zuen, eta berdin gertatu zitzaion alboan zuen ostatuari.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Felix Ibargutxi: «San Adrián revela sus secretos», Diario Vasco, 2009-06-23.
- ↑ Pantxike Agirre: «Garai berria galtzada zaharrarentzat», Berria, 2009-10-03.