San Andres eliza (Zizur Nagusia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Andres eliza
Zizur Mayor - Iglesia de San Andres 03.jpg
Alde zaharreko eraikuntzak, antzinako harresien aztarnak.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Zizur Nagusia
Koordenatuak 42° 47′ 36″ N, 1° 41′ 32″ W / 42.793375°N,1.69231389°W / 42.793375; -1.69231389Koordenatuak: 42° 47′ 36″ N, 1° 41′ 32″ W / 42.793375°N,1.69231389°W / 42.793375; -1.69231389
Historia eta erabilera
Arkitektura
Estiloa arkitektura gotikoa

San Andres eliza Nafarroako Zizur Nagusia udalerrian dagoen eliza bat da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIV. mendearen bigarren erdian eraiki zen, jatorrizko leku hartan, aurretik, beharbada, egurrezko tenplu txikiago bat egongo zen. 1421ean tenplua oso hondatuta zegoenez, herritarrek, euren ordezkarien bidez, erregeari parrokia-etxearen kalteak konpondu beharraren berri eman zioten. Dirudienez, erregeak baiezkoa eman zuen, urte horretan bertan parrokia sei urteko epean hasikinak ordaintzeaz salbuetsi baitzuten.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Andres eliza tenplu gotiko landatarra da, XV. mendearen lehen erdian hedapen handia izan zuen motakoa.

Elizaren dorrea, itxura sendokoa, urrutitik ikus daiteke. Bi kontrahorma, leiho bat eta kanpai ugari ditu. 1707. urtean, gatazka-iturri izan ziren kanpai horiek, Esteban Garzaronen eta Zizur Nagusian hasikina kobratzen zuen Fermin Arteta abadearen artean. Estebanek 532 erreal eskatzen zizkion Fermini, hori izan baitzen Clemente Quintana kanpaigile maisuak elizarako egindako kanpai nagusiaren galdatze-lanen kostua. Urte horretan bertan, kaperen zenbait albo eta elizaren aurrealdeak margotu ziren. 1752an, beste kanpai bat erosi zuen kontzejuak, 530 erreal ordainduta.

Elizaren sarrera apaintzen duen harria 1772an egin zen. Urte asko geroago, 1948an, Jose Iaben herriko alkate zela, ordulariaren dorretxoa konpontzea onartu zen. Konponketa-lan horrek 400 pezetako kostua izan zuen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Andres eliza (Zizur Nagusia)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa