San Andres eliza (Erriberagoitia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
San Andres eliza (Erriberagoitia)
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Euskal Autonomia Erkidegoa
Probintzia Araba
Arabako eskualdeakAñanako kuadrilla
UdalerriaErriberagoitia
Arabako kontzejuakVillambrosa
Historia eta erabilera
Elizbarrutia Gasteizko elizbarrutia
Ondarea
EJren ondarea 29

San Andres eliza Erriberagoitiako Villambrosa herrian (Araba) dagoen eliza pizkundetar-barrokoa da. 2018ko abenduaren 19an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, sailkatutako kultura-ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Andres eliza oinplano errektangularreko tenplua da, nabe bakarrekoa, harlangaitzez egina, iparraldean lau hormabular dituela. Lau isuriko habe-estalkia dauka.

Elizaren iparraldean, alboan, hilerria dago, horma batez itxia. Tenpluaren mendebaldean erdi-puntuko hiru arkuko kanpai-horma bat dauka, bi kanpairekin. Kanpai-hormaren ondoan elizpea zegoen (gaur egun jausita dago): bi arku beheratu, erdian sekzio karratuko zutabe bat, eta habe-estalkia. Sarrera ateburuduna dauka.

Barrualdea nabe errektangular bat da, bi tarterekin. Lehenengo tartea, ganga tertzeletedun batez estalita dago. Gangaren nerbioak mentsulen gainean jarrita daude. Bigarren tartea kanoi zorrotzeko ganga batez dago estalita. Antzina, tarte horrek ere ganga tertzeletedun bat zeukan estalkitzat, nerbioen hondarrek erakusten dutenez. Nabearen oinetan goiko korua dago. Hutsune zirkular bat dauka mendebaldeko horman, koruaren gainean. Erretaula barrokoa dauka, baita ur bedeinkatu ontzia eta bataiarria ere, iparraldeko aldean. Alde horretan, harlangaitzezko horma bat dago, espazio horri eutsi eta hura ixten duena. Hormaren lehen tartean, sakristia dago; oinplano errektangularrekoa, sabai aizuneko estalkiarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa