Edukira joan

San Andres eliza (Tanger)

Koordenatuak: 35°47′05″N 5°49′23″W / 35.7847°N 5.8231°W / 35.7847; -5.8231
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Andres eliza (Tanger)
Kokapena
Herrialdea Maroko
EskualdeaTanger-Tetuan-Al-Hoceima
PrefekturaTangier-Assilah Prefecture
HiriaTanger
Koordenatuak35°47′05″N 5°49′23″W / 35.7847°N 5.8231°W / 35.7847; -5.8231
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1894
Izenaren jatorriaAndres
ErlijioaIngalaterrako Eliza
ElizbarrutiaDiocese in Europe (en) Itzuli
IzenaAndres
Arkitektura
Estiloaarkitektura moriskoa

San Andres eliza (arabieraz: كنيسة القديس أندرو، طنجة‎) Marokoko Tanger hirian dagoen eliza anglikanoa da, 1894an eraikia eta 1905ean sagaratua.

Tangerreko komunitate kristaua.

1880an, Hassan I.a erregeak britainiar komunitateari lurralde-zati bat eman zion Tangerren eliza anglikano txiki bat eraikitzeko. Eliza hori eraiki ondoren, begi bistakoa egin zen gurtzaile kopurua gero eta handiagoarentzat nahiko handia ez zela. Hori zela eta, 1894an beste bat eraiki zuten eta 1905ean sagaratu zuten San Andresen omenez.[1][2] Banealdeak hainbat estiloren ezaugarriak ditu, moriskoa barne. Kanpandorreak minarete baten itxura du eta ondoko hilerriari begira dago.[3] Henri Matisseren 1913ko margolanak, Leihotik ikusitako paisaiak, San Andres eliza irudikatzen du.[4]

Elizak oroimenezko plaka ugari ditu, besteak beste, Emily Keene (1849-1944), Ouazzaneko sherifa, Marokora koleraren aurkako txertoa ekarri zuena, oroitzeko ezarritako bat elizaren mendebaldeko aldean. Beste plaka bat Ihesaldi Handiaren parte-hartzaileetako bat izan zen Thomas Kirby-Greenen omenezkoa da.[5]

Administratiboki, eliza Gibraltarko Artxidiakoneriari dagokio.[6]

Ehorzketa nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizako atarian, hainbat pertsona aipagarriren hilobiak daude. Hona hemen horietako batzuk:

  • Christopher Gibbs (1938-2018), antigoaleko saltzaile eta bildumagilea, Swinging London asmatu omen zuena;[7]
  • Walter Burton Harris (1866-1933), britainiar diplomazialari, kazetari eta idazlea;[5]
  • Paul Lund (1915-1966), britainiar gangsterra, William Burroughsen laguna;[8]
  • Harry MacLean (1848-1920) Marokoko Armadako soldadu eta komandantea.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «St Andrew's Church, Tangier» The London Archives (kontsulta data: 2025-02-28).
  2. (Ingelesez) Humphrys, Darren. (2008). Frommer's Morocco. John Wiley & Sons, 280 or. ISBN 978-0-470-18403-5. (kontsulta data: 2025-02-28).
  3. (Ingelesez) «Saint Andrews Church» Archnet (kontsulta data: 2025-02-28).
  4. (Ingelesez) Grenney, Veere. «My favourite painting: Veere Grenney» Country Life 2017-04-10 (kontsulta data: 2025-02-28).
  5. a b (Ingelesez) «St Andrew’s Church (Tangier, Morocco, Africa)» Lonely Planet (kontsulta data: 2025-02-28).
  6. (Ingelesez) «St Andrew's Church Tangiers» Diocese of Europe (kontsulta data: 2025-02-28).
  7. (Ingelesez) Owens, Mitchell. «Remembering Christopher Gibbs» Architectural Digest 2018-07-13 (kontsulta data: 2025-02-28).
  8. (Ingelesez) Lockley, Mike. «The global CRIMELORD grandad who hailed from Brum» Birmingham Mail 2016-11-06 (kontsulta data: 2025-02-28).
  9. (Ingelesez) Cook, William. «Tangier: Hidden treasure» The Spectator 2013-11-16 (kontsulta data: 2025-02-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]