San Andres katedrala (Glasgow)

Koordenatuak: 55°51′20″N 4°15′10″W / 55.855672°N 4.252836°W / 55.855672; -4.252836
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Andres katedrala
St Andrew’s Cathedral
Katedrala Clyde ibaiaren ertzean.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaGlasgow City
Koordenatuak55°51′20″N 4°15′10″W / 55.855672°N 4.252836°W / 55.855672; -4.252836
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1816
Izenaren jatorriaAndres
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Glasgow (en) Itzuli
IzenaAndres
ErabileraKatedrala
Arkitektura
ArkitektoaJames Gillespie Graham (en) Itzuli
Materiala(k)adreilua
Estiloaarkitektura neogotikoa
Ondarea
LB32666
Webgune ofiziala

San Andres katedrala (ingelesez: St Andrew's Cathedral) Eskoziako Glasgow hiriko lau katedraletako bat da, katoliko erromatarra hain zuzen ere. A mailako eraikina izendaturik dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1791 urtean Erlijio askatasunaren agiria sinatu zenean Glasgowko industrian lan egitera etorritako irlandar inmigrante katolikoen eraginez eliza katoliko erromatar bat altxatzea erabaki zen. 1805ean 450 katoliko zeuden hirian baina 1814an eraikuntza lanak hasi zirenerako 3.000tik gora baziren. James Gillespie Graham arkitekto eskoziarrak diseinatu zuen eta 1816rako egina zegoen eliza. Ez zen ordea erraza izan eliza altxatzea, erlijioen arteko istiluen erruz hainbat sabotai-ekintza jasan baitzituen. Ez zen kanpaidorrerik egin, legez eliza umilagoa izan behar baitzuen Eskoziako elizaren eraikinak baino.

1878an Leon XIII.ak katedral izendatu zuen eta 1884an hainbat zabalkuntza egin zitzaizkion. 1903koa da barnean dagoen organo ederra. 2009 eta 2011 artean berriztatze lanak egin ziren.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]