San Azisklo eta Santa Victoria eliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Azisklo eta Santa Victoria eliza
Iglesia de Lanciego.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Lantziego
Koordenatuak 42° 33′ 49″ N, 2° 30′ 47″ W / 42.5634778°N,2.5130666°W / 42.5634778; -2.5130666Koordenatuak: 42° 33′ 49″ N, 2° 30′ 47″ W / 42.5634778°N,2.5130666°W / 42.5634778; -2.5130666
Historia eta erabilera
Elizbarrutia Gasteizko elizbarrutia

San Azisklo eta Santa Victoriaren eliza Lantziegon dagoen eliza nagusia da, Arabako Errioxan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan eta Jorge Olatek eraiki zuten XVI. mendean[1]. Habearte bakarra zuen eta kontrahormak alboetan. XVIII. mendean eraikinaren burua eta gurutze itxurako oin-planoa osatzen duten hiru abside gehitu zitzaizkion. Pedro Gumielek osatu zuen eraikina harlanduzko dorre errektangularra eraikitzean[2].

Erretaula nagusia Juan Fernandez Vallejok egina da. Santa Anaren XVI. Mendeko erretaula ere aipagarria da. Elizako organoa barrokoa da, eta Euskal herriko zaharrenetakoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «San Acisclo eta Santa Victoria eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus Noiz kontsultatua: 2020-04-12.
  2. «Ondare artistikoa» www.lanciego.org Noiz kontsultatua: 2020-04-12.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]