San Benediktoren erregela

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Benedikto erregela azaltzen. XIV. mendeko miniatura

San Benediktoren erregela (latinez: Regula Benedicti) monasterio-erregela da, Benedikto Nursiakoak 530-556 aldean idatzitakoa, komunitatean bizi diren lekaide eta lekaimeen bizimodua arautzen duena.[1] Hiru hitzetan laburbiltzen ahal da erregelaren espiritua: pax (bakea) eta ora et labora (otoitza eta lana).

Beneditarrek erregela hamabost mendez erabili dute eta askoren ustez San Benedikto mendebaldeko monakotzaren sortzailetzat hartzen dute.[2] Hala ere, ezin dugu esan Benediktoren asmoa erlijio-ordena eratzea zela. Bere erregela norbanakoen eta komunitateentzako gida bat besterik ez zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Regla de sant Benet. Gran enciclopèdia catalana, enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2019-1-30).
  2. Kardong, T.. (2001). «Saint Benedict and the Twelfth-Century Reformation» Cistercian Studies Quarterly 36 (3): 279..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.