San Blas jaia (Tolosa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
San Blas bedeinkapena
San Blas opilak
San Blas opilen salmenta

San Blas jaia Tolosako izen bereko auzoan otsailaren 3an ospatzen den jai tradizional eta erlijiosoa da. Emendek elkarteak antolatzen du erromeria egun hau eta, meza nagusiarekin batera, hainbat kultur jarduera antolatzen dira. Ohiko da Tolosar asko bertaratzea udalerriko baselizarik zaharrenera.[1]


San Blas eguna osasun onaren alde eta eztarriko minen aurka jakiak bedeinkatzeko eguna da. Lepoan lokarria lotuta eusten diote sinesteari, zenbaitek, baina, Tolosan, San Blas opilak, azukrea, dilistak, babarrunak, garbantzuak nahiz gozokiak eramaten dituzte herritarrek, minak uxatzeko. Jakiak bedeinkatzera joan dira batzuk, eta San Blas opilez nahiz txistorraz gozatzera, beste asko, hamaiketakoa eginez.[2][1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «San Blas, tradiziorik zaharrenen gotorleku - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  2. «Tokak tradizioari eusten dio - Tolosa» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]