San Emeterio eta San Zeledonio eliza (Larrabetzu)

Koordenatuak: 43°16′01″N 2°46′59″W / 43.267045°N 2.783158°W / 43.267045; -2.783158
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Emeterio eta San Zeledonio eliza
Kostaldeko Donejakue bidea Kostaldeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLarrabetzu
Koordenatuak43°16′01″N 2°46′59″W / 43.267045°N 2.783158°W / 43.267045; -2.783158
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
arkitektura gotikoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
31

San Emeterio eta San Zeledonio Larrabetzuko Goikoelexea auzoan zegoen eliza da.

1995eko azaroaren 14an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angelu zuzeneko oina duen eliza, nabe bakarrekoa, fabrikaren oinetarantz, gero eta luzeagoko hiru zatitan banatua. Eraikina inguratzen duen zurezko oinetan apeatutako portikoa du. Fabrikaren zatirik handiena XVII. mendea baino lehenagokoa. Mende horretan osatu zen gaurko nabea eta jaso zen kanpandorrea, oin kuadrangularrekoa, hiru gorputzetan banatua, hiru isurkiko teilatua, oinen aldean lokalizatzen dena. XVIII. mendean egin zen sakristia eta multzoaren buruari erantsi zitzaion. Gangak gurutzeriazkoak dira eta terzeletezko oktopartitazkoak. Barne aldeko euskarriak hormari erantsirik daude kanpo aldeko estriboak bezala. Elizaren sarrerak bi dira. Portadarik zaharrena XV. mendekoa da eta Epistolaren aldeko bigarren zatian irekitzen da. Sarrera hori puntelatu eta adobelatua da. Sarrera nagusia, dorrearen beheko zatiaren barrena irekitzen da eta XVIII. mendekoa da. Estetika aldetik, Barrokoa da eta zatitutako frontoi kurbo batez osatua dago, moldura lodiz babestutako eta plakez apaindutako bao dinteldun bat inguratzen duten kaxeatutako pilareen bidez sostengatua dago. Eliza, gehien bat, hareharriz aparejatua dago nahiz eta dorrearen azken zatia, adreiluzkoa izan eta portikoan zura erabiltzen den. Elizaren ondasunen artean, hispaniar-flamendar erretaula bat nabarmentzen da eta alboko hormetan, duela gutxi aurkitutako Erdi Aroko muralak ere bai.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa